2023ko irailak 15

Neurri handi batean toki entitateak onuradun dituzten dirulaguntza izendunak areagotu izana kritikatu du Kontuen Ganberak

Mota horretako dirulaguntza gehienak Parlamentuan eginiko zuzenketen bidez sortu eta Gobernua sostengatzen duten alderdien babesarekin onesten dira. Modu horretan, izen eta abizenekin, udalei banatzen dieten dirua 17 milioi izatetik 43 milioi izatera igaro da hiru urtetan. Ganberak

Foto noticia

2019an, Nafarroako Aurrekontu Orokorrek 55 diru-partida izendun jaso zituzten. 2022an ordea, dagoeneko mota horretako 241 partida zeuden, horietako asko udal eta kontzejuentzat. Diru publikoa norgehiagokako konkurrentziarik gabe banatzeko modu horren hazkunde esponentzialak joan den legealdian du jatorria eta, bereziki, aurrekontu-eztabaidan zuzenketak eginez aurkezten dituzte dirulaguntza horiek Gobernua sostengatzen duten alderdiek; Ganberan zuzenketa horiek onesteko osoko nahikoa duten alderdiek alegia.

Udalei dagokienez, demokraziaren hasieratik, oraindik ere egun dagoen funts publikoak banatzeko sistema sortua ez zegoenean, ez zen diru-partidak izen-abizenekin banatzeko gehiegikeria hori gertatzen. Banaketa hori norgehiagokako konkurrentzia bidez egin ohi da, esleipen irizpide argiei jarraiki.  Kontua da diru-partida izendunen bidez jasotzen diren dirulaguntza askotarako Toki Inbertsioen Plana edo Departamentuetako bestelako deialdiak balia daitezkeela.

Kontuen Ganberak txostenean dioen moduan, finantzaketa mota hori berezia da, “Gobernuak edo Parlamentuak bultzatuta”. Lehenbiziko kasuan, Gobernuak aurrekontuen lege-proiektuan sartzen du. Bigarrenean, berriz, talde parlamentarioek proposatzen dute, aurrekontu-eztabaidan emendakinak eginez”.

Onuradunak: toki entitateak eta GKEak

Onarturiko dirulaguntza izendunak ze taldek bultzatu ditu? Galdera horri ere erantzun dio txostenak. “Azken hiru urteotan, PSNk proposatutakoak dirulaguntzen %28 izan dira. Portzentaje bera da Geroa Bai taldearena. Gobernua sostengatzen duten taldeak daude beste %13aren atzean, EH Bildu ere barne. EH Bilduk berak %13 bultzatu zuen,  eta Ahal Duguk eta Ezkerrak %7na dute.”

Kontuen Ganberak 400etik gora dirulaguntza aztertu ditu, 60 milioiko gastuarekin. Lautik hirutan, badira dirulaguntzaren helburu bera duten dirulaguntzen deialdi publikoak, konkurrentzia bermaturik. Kasu horietan, gainera, finantzazioaren portzentaje eta mugak handiagoak dira dirulaguntza izendunetan ohikoetan baino.

Txostenak, halaber, adierazten du dirulaguntza izendunen helburu bera duten ohiko dirulaguntzetan, eskaeren erdiak baztertu egiten direla, krediturik ez dagoela argudiatuta. Kontuen Ganberaren ustez, “batzuei zuzenean dirulaguntza ematen zaion bitartean, helburu bera duen deialdi publikoan beste batzuk kanpoan uzteak tratu-desberdintasuna erakusten du. Beraz, saihestu beharreko jokamoldea iruditzen zaio”.

Ondorioak

Kontuen Ganberak ez du dirulaguntza izendunen legezkotasuna zalantzan jartzen eta horien kudeaketa eta prozedura egokitzat jotzen ditu. Hala ere, kasu bakan batzuetan soilik erabiltzeko bidea dela azpimarratzen du. Horregatik, Ganberaren iritziz azken urteotan hainbeste igo izana ez da bidezkoa, are gehiago dirulaguntza horietako asko ohiko bidetik joan daitezkeela kontuan hartuz, hau da, berdintasuna eta konkurrentzia bermatzen dituzten deialdi publikoen bidetik.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaz ere badago aipamenik. Izan ere, kudeatzen dituen dirulaguntza izendun asko Toki Ogasunen Funtsaren bidez joan litezke.

Txostenak, amaitzeko, gomendio bat nabarmentzen du: dirulaguntza izendunak salbuespena izan daitezela, eta Gobernuak zein Parlamentuak konkurrentziaren aldeko apustua egin dezatela, justifikaturiko arrazoirik gabe onuradun zehatzei baliabideak ematea ekidinez.

Volver arriba