Toki-erakundeetan berdintasuneko politikak indartzeko hitzarmena berritu dute NUKFk eta Nafarroako Gobernuak
Hitzarmenak 70.000 euroko ekarpena aurreikusten du; NABIk 60.000 euro hartuko ditu beregain eta NUKFk berriz, 10.000 euro

Nasuvinsa sozietate publikoak Nafarroako toki-erakundeei zuzenduriko inkesta bat jarri du abian landa ingurunean etxebizitzaren egoerari buruzko diagnostiko erreala eta zehatza egiteko helburuarekin.
Diagnostiko hori Nafarroako Foru Komunitateko Landa Eremuko Etxebizitza Estrategiaren neurri eraginkorrenak diseinatzeko oinarria izango da. Proiektua Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan sustatu dute.
Etxebizitzaren arazoak udal eta kontzejuei eragiten die haien tamaina edozein dela ere eta lehentasunetako bat da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) despopulazioaren aurka egiteko dokumentu batean bildutako neurrien artean. Dokumentu horretan gogora ekartzen duten modura, etxebizitzaren eskuragarritasuna soilik landa inguruneko arazoa ez bada ere, hiri eremuei ere biziki eragiten baitie, landa ingurunean neurri eta araudi berariazkoak behar dituzten berezitasunak daude.
Despopulazioaren kontrako neurriak – NUKF
Nasuvinsak azpimarratu duenez, udalerrien ahotsa funtsezkoa da azterketak errealitate hori osoki islatzeko. Galdetegia online formatuan dago, erabat anonimoa da, erraza eta ez da 10 minutuko tartea baino gehiago behar betetzeko. Erakunde bakoitzeko galdetegi bakarra bete beharko da irailaren 10a baino lehen.
NUKFk ekimenean parte-hartzeko deia egiten du, udal eta kontzejuen esperientzia zuzena jaso nahi baitute Nafarroako errealitatearekin bat datozen etxebizitzako politika publikoak eraikitzeko, bai landa ingurunerako bai hiri eremurako ere.
Inkesta honako esteka honetan dago eskuragarri:
Hitzarmenak 70.000 euroko ekarpena aurreikusten du; NABIk 60.000 euro hartuko ditu beregain eta NUKFk berriz, 10.000 euro
Federazioak 9.000 euroko ekarpena egingo du toki-erakundeek prestakuntza, tresnak eta laguntza teknikoa eskura ditzaten, beren lankidetzako eta elkartasuneko politikak sendotzeko
NUKFren ordezkaritzak begi onez ikusi ditu testuari egindako hobekuntzak, baina Nafarroako Gobernuari finantzaketa mekanismoak eskatu dizkio karrera administratiboa eta etorkizuneko lanpostuaren osagarria ezartzeak ekarriko duen kostuari aurre egiteko