2025eko urtarrilak 17

Nafarroan 18.100 tona beira biltzen dira urtean

Foru Komunitateak 1055/2022 Errege Dekretuak ezarritako lehenengo helburua betetzen du; izan ere, 2025erako bilketa bereiziaren % 70 ezartzen baitu, 2020erako % 80koa eta 20235erako %90ekoa

Foto noticia

Nafarroan 18.100 tona beira botatzen dira urtean dagokion edukiontzian, hau da, 27 kilo biztanleko eta 92 ontziren baliokidea.  Horrela ondorioztatzen da Ingurumeneko Departamentuak eta GAN-NIK sozietate publikoak 2023an aztertutako behin betiko datuetatik.

Horrela, Nafarroa beira gehien biltzen duen hirugarren autonomia-erkidegoa da, Estatuko batez bestekoa baino % 36 gehiago, eta ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuak ezarritako lehenengo helburua betetzen du; izan ere, 2025erako bilketa bereiziaren % 70 ezartzen baitu, 2030erako % 80koa eta 2035erako % 90ekoa.

Beiraren % 93 Foru Komunitateko udalerrietako kaleetan jarritako 5.825 edukiontzien bidez jaso zen. 115 biztanle talde bakoitzeko edukiontzi bat jarrita banatzen dira edukiontziak kaleetan, biztanle bakoitzeko Estatuko batez bestekoa baino % 60 gehiago edukiontzien zuzkidurari dagokionez. Gainera, beiraren % 7 atez ate jaso zen Iruñeko alde zaharrean taberna eta jatetxeetan bilketa errazteko.

Hala eta guztiz ere, sortutako beirazko ontzien % 24 ez zen dagokion edukiontzira joan, beira hori birziklatzea ezinezkoa izanik. Zehazki, gaizki botatako beira horretatik % 19 errefusaren edukiontzira joan zen; % 3 ontzien edukiontzira; % 1 paper eta kartoira; eta % 1 gai organikoen edukiontzira. Nabarmentzekoa da behar ez den edukiontzietan botatako beira ia berreskuraezina dela ondoren birziklatu ahal izateko eta, gainera, gainontzeko hondakinen birziklatzea zailtzen du beste edukiontzietako gaiekin nahastuta joaten delako.

Volver arriba