Nafarroako zenbait udaletako ordezkariek Europako erakunde nagusiak ezagutu dituzte Bruselan
Europako Parlamentuari eta Eskualdeetako Lantaldeari bisita egin diete
Nafarroako zenbait udaletako ordezkarik Europako erakundeak ezagutzeko bisita egin zuten azaroaren 12tik 14ra, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak antolaturiko bidaia batean.
Bidaian honakoak izan ziren: Xabier Alcuaz NUKFko lehendakaria, zenbait alkate; zehazki, Agoizko Ángel Unzué, Fustiñanako Sergio Vitas, Cintruenigoko Óscar Bea, Zizur Nagusiko Jon Gondán, Orkoiengo Alejandro López, Ribaforadako Tirso Calvo eta Lesakako Ladis Satrústegi; eta Carlos Montoya Tafallako zinegotzia. Horiekin batera, bertan izan zen, halaber, Jesús María Rodríguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia.
Bidaian, Nafarroako alkateek Europar Batasunerako Nafarroako Bulego Iraunkorra, Eskualdeetako Lantaldea eta Europako Parlamentua bisitatu zituzten.
Argazki oina
Alkateak Eskualdeetako Lantaldean.