Nafarroako toki-erakundeek 78 milioiko superabitarekin amaitu zuten 2022a
Urte horretako abenduaren 31n, 374 milioiko diruzaintzako gerakina zuten eta zorra %3 murriztua zuten.
![Foto noticia](https://www.fnmc.es/wp-content/uploads/2019/11/Comptos111.jpg)
Nafarroako toki-erakundeek 78 milioi euroko superabita izan zuten 2022an, 1.041 milioiko diru-sarrera izan eta 965 gastatu ondoren. Urte horretan, diru-sarrerak %16 hazi ziren eta gastuak %8. Aurrezte garbia, funtzionamenduari eta finantza-kargari dagozkion gastuak egin ondoren, 107 milioikoa izan zen. Diruzaintzako gerakina ordea, 374 milioietara iritsi zen. Hala islatzen du Kontuen Ganberak egindako Nafarroako tokiko sektore publikoari buruzko 2022ko fiskalizazio-txostenak.
Toki sektoreak zor bizia gutxitu zuen; %3 murriztu zen, 119 milioietaraino. Zenbateko hori diru-sarrera arrunten %13 da; araudiak gehienez ere ezartzen duen %110az oso urrun.
Datu horiekin, barne fiskalizazioko organoak dio toki-erakundeen finantza-egoera ona dela.
Gomendio gisa ordea, Ganberak zenbait alderdi aipatzen ditu: toki mapa arrazionalizatzea; barne kontrolaren arautegia garatzea; kontabilitate sistema berritu eta 2010eko Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorrera egokitzea; edota E mailako langileen arautegia Foru Administrazioaren langileek dutenarekin parekatzea.