Nafarroako Parlamentuak Foru Gobernua premiatu du 5.000 biztanletik beheitiko udalerrientzako etxebizitza plan bat taxutu dezan ekainaren 30a baino lehen
Era berean eskatu dio Foru-Komunitatean dauden halako udalerrietan hutsik dauden etxebizitzak detektatzeko beste fase bat egin dezan

Parlamentuaren Osoko Bilkurak onetsi egin du gaur mozio bat, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “landa-ingurunerako etxebizitza plan bat taxutu dezan, Nafarroako 5.000 biztanletik beheitiko udalerriei zuzendua, 2025eko ekainaren 30a baino lehen”.
Onetsitako ebazpenean bigarren puntu bat jasotzen da, zeinaren bidez Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua premiatzen baita “Nafarroako 5.000 biztanletik beheitiko udalerrietan hutsik dauden etxebizitzak detektatzeko beste fase bat egin dezan eta, hartara, hutsik dauden etxebizitzen errolda gaurkotu dadin 2025eko ekainaren 30a baino lehen”.
Azkenik, Departamentua premiatzen da “2025eko ekainaren 30a baino lehen ezar ditzan amaitu gabe dauden Nasuvinsaren eta zenbait udalen arteko hitzarmenen lehentasunak eta egutegia, eta horiek legegintzaldia amaitu artean izanen duten betetze-mailari buruzko aurreikuspen xehakatua egin dezan”.