2025eko otsailak 13

Nafarroako Gobernuarekin izenpeturiko hitzarmeneko jarduketak abiatu ditu NUKFk Elizak balizko herri-ondasunak immatrikulaturik dituen ikertzeko

Hitzarmen horri atxikiz hala eskatzen duten toki-erakundeetan egingo dira ikerketa-lanak. Federazioak langile espezializatuak kontratatuko ditu lan hori egiteko

Foto noticia

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin izenpeturiko hitzarmeneko jarduketak abiatu ditu Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, joan den legealdian Foru Exekutiboak egindako Nafarroako Eliza Katolikoak immatrikulaturiko ondasunen zerrendan balizko herri-ondasunak dauden aztertzeko.

Hitzarmen horri atxikiz hala eskatzen duten toki-erakundeetan egingo dira ikerketa-lanak. Federazioak hitzarmena eta horri atxikitzeko eredua igorri die toki-erakundeei eskaerak formalizatzeko.

Atxikitako erakundeen jarduketen arteko lehentasuna ezartzeko ardura hitzarmenean aurreikusitako Jarraipen Batzordeak izango du. Batzordea Departamentuko eta Federazioko ordezkariz osaturik dago.

Jarduketen helburu nagusia balizko herri-ondasunak aurkitzea izango da, udalek haiei dagozkien ondasunen kasuan egokitzat jotzen dituzten administrazio-jarduketak edo jarduketa judizialak egin ditzaten. Zehatzago, Federazioak bere gain hartuko dituen lanen xedea egon litezkeen froga dokumentalak lortzea izango da, bai eta ondasun bakoitzari buruzko dokumentu bat egitea ere. Dokumentu horretan, egindako ikerketa teknikoa jasotzeaz gain, tokian tokiko ondasuna herri-ondasun izaera edukitzeko edo ez edukitzeko ondorioztaturikoa ere jasoko du.

Lan horretarako beharrezkoa den langileria kontratatzeko NUKFk kontratazio-prozesu bat abian jarri du. Prozesuaren oinarriak erakundearen web-orrian daude argitaraturik.

HAUTAPEN PROZESUAREN ESTEKA

Eskaerak NUKFko egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira, eskabide orokor bidez eta otsailaren 28 arte, egun hori barne.

Volver arriba