2024ko urriak 28

Nafarroako Gobernuak iragarri du idazkariei eta kontu-hartzaileei eragiten dien Legearen aldaketa sustatuko duela egonkortze prozesuen arteko lotura kentzeko

Merezimenduen lehiaketa ebatzi bitartean, horren gainean konstituzio-kontrakotasun arazo bat adierazi baitute auzitegiek, prozesua etenda ez duten langileek lanpostuaren jabetza hartuko dute, lekualdaketak ahalbidetuko dira, kontratazio-zerrenda egongo da, ordezkapenak eta lanpostu hutsen deialdiak egingo dira.

Foru Komunitatearen gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen aldaketa sustatuko du Nafarroako Gobernuak.

Óscar Chivite Lurralde Kohesioko kontseilariak urriaren 24an iragarri moduan, proposatzen duten aldaketari esker gaikuntza duten funtzionarioen lekualdaketak egin ahal izango dira eta judizializaturik ez dauden prozeduretan lanpostua lortu duten pertsonek lanpostuaren jabetza hartu ahalko dute. Horretaz gain, kontratazio eta ordezkapen aktiboen zerrenda bat sortuko da toki-erakundeek sortzen zaizkien bajak eta beharrak bete ahal izateko.

Jakina denez, Gobernuak berak egonkortze prozesuaren hasieran, zabalik zeuden prozesu guztietako lanpostuak (funtzionarioen lekualdaketak, merezimenduen lehiaketak eta oposizio-lehiaketak) betetzeko lotura ezarri zuen orain aldatu nahi duen legean. Asmoa izan zen lanpostuen jabetza batera egin ahal izatea.

Volver arriba