2023ko azaroak 3

Nafarroako Garapen Lankidetzarako Toki Funtsak 9 proiektu finantzatuko ditu Afrikan eta Amerikan eta GGKEen Koordinakundearekin duen elkarlanari eutsi egingo dio

Foto noticia

Urriaren 31n Batzorde Betearazleak egindako bilkuran, 2023ko Nafarroako Lankidetzarako Toki Funtsaren kargura finantzatuko diren proiektuak onetsi zituen. Oraingoz, bederatzi izango dira baina Funtsak ekarpen gehiago jasoz gero, proiektu gehiago finantzatu ahalko dira; deialdian ezarritako irizpideei jarraiki, lortutako puntuazioaren arabera zerrendan dauden hurrengoak alegia.

Saioan, halaber, Egues, Burlata eta Barañaingo udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak Funsarekin batera finantzatzen duten Hiru Urteko Proiektuaren bigarren urteko jardueren berri ere eman zuten.

Azkenik, Federazioak Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin urtero izenpetzen duen hitzarmenaren berri eman zuten.

Honako hauek dira Funtsaren urteko deialdiaren barruan hasiera batean hautaturiko proiektuak:

URTEKO DEIALDIAN HAUTATUTAKO PROIEKTUAK:

GKEaProiektuaren izenaHerrialdea2023
AlboanEdateko uraren eta saneamenduaren hornidura Mayo-Lemié departamentuko zortzi landa komunitaterentzatTxad24.000,00
ARCORES NavarraKaindema landa eskolako haurrentzako haur hezkuntza hobetzeaSierra Leona24.000,00
UNHCR NafarroaKalitatezko edateko ura ematea Txadeko ekialdean errefuxiatu diren sudandarrentzatTxad24.000,00
UNICEF – Nafarroako BatzordeaUra eta saneamendua edukitzeko eskubidearen gauzapenean laguntzea genero ikuspegiarekin; Burkina Fasoko erdialde-mendebaldeko eskualdeaBurkina Faso24.000,00
Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY)Kinshasako inguruko hiru oinarrizko osasun zentroetan jaio aurreko arreta hobetzeaKongoko Errepublika Demokratikoa24.000,00
Fundación RodeHerritarrak eta Grand Bereby emakume arrantzaleen kooperatiba edateko urez hornitzeko sistemaBoli Kosta24.000,00
Asociación de Voluntarios Children of AfricaNuru School, hobekuntzak Kenyako landa-eskoletan hezkuntzarako oinarrizko eskubidea hobeto eskaini ahal izatekoKenya20.916,84
Medicus Mundi Nafarroa-Aragoi-MadrilHigienea, saneamendua eta uraren eskuragarritasuna indartzea Gakenke barrutiko 3 sektoretanRuanda24.000,00

 

 

HITZARMENA NAFARROAKO SAHARAR ORDEZKARITZAREKIN:

GKEaProiektuaren izenaHerrialdea2022
Asociación de Trabajadores y Técnicos sin Fronteras (ATTSF)Ura, elikagaiak eta saneamendua eskuratzeko logistika saharar errefuxiatuentzatAljeria24.000,00

 

Volver arriba