Nafarroako familiekin uda igaroko duten Saharako haurrei harrera egin die NUKFk
Xabier Alcuaz lehendakariak Nafarroako izaera solidarioa berretsi eta toki-erakundeen babesa adierazio dio Saharako kausari
Saharako hogeita hamar bat ume, Nafarroako zenbait herritan harrera-familiekin uda pasatzera etorri direnak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan izan dira gaur goizean, Nafarroako erakundeetara egiten ari diren bisiten barruan. Xabier Alcuaz Federazioko lehendakari eta, berriki, errefuxiatuen kanpalekuetara joandako Nafarroako ordezkaritzaren barruan egondakoak harrera egin die.
Haurrekin batera bisitan egon dira, Hamdi Mansur Saharako ordezkaria Nafarroan, Mohamed Gailani ordezkariordea eta José Ochoa ANAS GGKEaren lehendakariarekin batera erakunde horretako ordezkaritza bat; erakunde hori da, hain zuzen ere, Nafarroako familiekin udako egonaldia antolatzen duena. Haurrak udan hartuko dituzten zenbait harrera-gurasok ere parte hartu dute ekitaldian.
Ongietorria eman ondoren, Federazioko lehendakariak esker ona adierazi du, batetik, berriki Tindufeko kanpalekuetara egindako bisitan hain harrera abegikorra jaso izanagatik eta Nafarroak eta toki-erakundeek erakutsitako izaera solidarioa balioetsi nahi izan du. Era berean, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidearekiko Nafarroako herritarren eta erakundeen babesa nabarmendu du eta nazioarteko eskubide hori betetzeko eskatu.
Azkenik, haurrei Saharako klima gogorretik urrun uda igarotzeko aukera eskaintzeko egindako lana eskertu dio ANAS erakundeari eta gurasoei berriz, harrera-guraso izatea.
Saharako ordezkariak ordea, harrera-familiei ere eskerrak eman dizkie eta etorkizunean Saharako herriak Nafarroako familiei, haien abegikortasunaren ordainean, Saharako hondartzak eskaini ahal izatea desiratu du.
Amaitzeko, José Ochoa ANAS erakundeko lehendakariak familien lana nabarmendu nahi izan du, urtero ehundaka haur hartzen baitituzte etxean uda osoan zehar eta opor duinak eskaintzen dizkietelako.
Argazki oina
Aurten, Saharako hogeita hamar haur egon dira NUKFn bisitan.