2024ko urtarrilak 30

Nafarroako Antzoki Sareak 799 emanaldi profesional eta 124.000 ikusle izan zituen 2023an

Pandemia aurreko kopuruak gainditu ditu dagoeneko

Foto noticia

Datuen arabera, Nafarroako Antzoki Sarea osatzen duten 34 antzokiek 799 emanaldi profesional eta 124.000 ikusle izan zituzten 2023an. Horretarako, 2.281.000 euroko inbertsioa egin zuten. Ikuskizunen finantzaketan Nafarroako Gobernuko Kultur Departamentuak parte hartzen du, hein handi batean.

Nafarroako Antzoki Sarea agertokiak eduki eta zenbait baldintza fisiko (antzeztokia, besaulki-patioa, baliabide teknikoak…)  dituzten toki entitateen elkartea da. Egun, 35 udal daude sareari atxikirik, guztira 275.000 biztanle eta 10224 besaulki dituztelarik.

Toki entitate bakoitzeko eginiko antzezlan kopuruari dagokionez, 12 udalek arte eszeniko profesionalen 30 emanaldi baino gehiago programatu zituzten, 18 entitatek 10 eta 20 emanaldiren artean eta 4 udalek berriz, mota horretako 10 emanaldi eskaini zituzten.

Diziplinen arabera, 2023an ere antzerkia da gehien programaturiko jarduera: 488 emanaldi egin dira jardunaren %61 alegia. Ondoren musika dator 169 ekitaldirekin, emanaldi guztien %21. Hirugarren postuan dantza dago 77 emanaldirekin, programazioaren %10, eta azken lekuan zirkua eta magia daude 34 eta 31 emanaldirekin hurrenez hurren; eskainitako ikuskizun guztien %4.

Aipatu 34 udalek 2.281.155,63 euro bideratu dituzte arte eszeniko profesionalak programatzeko 2023an. Aurreko urtean baino %7 gehiago antzeko programaketa eskaintzeko.

Emanaldiak finantzatzeko toki entitateek Nafarroako Gobernuko laguntza dute, zenbait dirulaguntza lerroren bidez (Udal Platea Local eta Artea eta Kultura, nagusiki), Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren bidez eta Nafarroako Antzoki Sarearekin duen hitzarmen izendunaren bidez. 2024an, Gobernuak 300.000 euroko laguntza emango du zehazki. Jarduerak, halaber, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak sustatutako beste programa batzuen laguntza du bai eta Nafarroako Kutxa eta La Caixa fundazioekin izenpeturiko hitzarmen izendun bat ere.

 

Argazki oina

Sareko udal agertokiek kalitatezko ikuskizun profesionalak eskaintzen dizkiete herritarrei.

Volver arriba