Toki-erakundeek aldeko txostena eman dute Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektuari dagokionez
Eragin handieneko alderdiak ez dira udal interesen kontrakoak, Toki Araubideko Foru Batzordeko kide den NUKFko ordezkaritzaren ustez

Nafarroako 40 udalerrik bat egin dute irailaren 26tik urriaren 5a bitartean egiten ari diren Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Jardunaldien helburua Europako ondare komunaz eta ondare hori babesteko beharraz sentsibilizatzea da, bai eta ondare horren inguruko inklusioa, elkartasuna eta esperientzia partekatuak sustatzea ere, ehun proposamen baino gehiago biltzen dituen programa baten bidez.
Aurtengo edizioaren leloak, “Ondarea eta Arkitektura: iraganerako leihoak, etorkizunerako ateak”, arkitekturak memoria kolektiboa nola islatzen duen hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta, aldi berean, etorkizunerako erabilera, kontserbazio eta gozamen-ikuspegi berriak zabaltzen ditu. Ikuspegi horretatik, bisitak antolatu dira monumentu historikoetara eta hiri barrena ibiltzera gonbitea luzatzen da. Landa arkitektura, industria edota arkitektura garaikidea ezagutzeko jarduerak ere antolatu dira.
Ondare arkitektonikoaren aberastasuna eta haren dimentsio ukiezina deskubrituz, gure inguruneko nortasunaren eraikuntzan eta memoria pertsonalean eta kolektiboan betetzen duen funtsezko papera nabarmendu nahi da.
Eragin handieneko alderdiak ez dira udal interesen kontrakoak, Toki Araubideko Foru Batzordeko kide den NUKFko ordezkaritzaren ustez
Zerbitzua azaroaren 2ra arte eskainiko da NABIrekin izenpeturiko hitzarmenaren barruan, eta udal eta kontzejuei lagundu asmo die berdintasun politika sendoagoen oinarriak ezartzen eta arlo horretan aurrera egiten
Argitalpenak, halaber, beste zenbait gai aztertzen ditu: toki esparruaren presentzia Foruaren Hobekuntzaren etorkizuneko eguneraketa batean, despopulazioari buruzko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea eta herritarrek udalen inguruan duten balorazioa. Altsasuri buruzko erreportajea ere badakar