Udalentzako dirulaguntzak baso-suteen arriskua saihesteko prebentzio jarduerak egin ditzaten
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da

Nafarroako 17 udalerrik baliabideak hobetuko dituzte adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak artatzeko, udalen, Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren lankidetzari esker eguneko zentroak birgaitu eta berriak eraikiko dituztelako. Eskubide Sozialetako Departamentuak horretarako 6,9 milioiko ekarpena egin du Nafarroako Aurrekontu Orokorren bidez; horietatik 3,5 milioi Europako Next Generation funtsetatik etorri dira. Inbertsioaren gainontzekoa toki-erakundeek hartu dute beren gain.
Foru Gobernuak, gainera, zabalik du 2025erako dirulaguntza deialdia, zeinak 700.000 euro dituen zentro horiek birgaitzeko eta irekitzeko; udalerri bakoitzeko gehienez ere 400.000 euro jaso ahal direlarik. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 22an amaituko da.
EGUNEKO ZENTROAK DEIALDIA 2025
Aurreko deialdietan, 2022an, 2023an eta 2024an onetsitakoetan alegia, 17 eguneko zentroren eraikuntza edo hobekuntza diruz lagundu zen eta horietatik 7 abian dira jada. Horiek dira hain zuzen ere, Altsasuko Josefina Arregui zentroa, birgaitu egin zutena, eta eraikuntza berriko Berriozar, Fontellas, Noain, Mendaza, Zizur Nagusia eta Esteribarko zentroak.
Gainera, beste 10 zentro eraikitzen edo birgaitzen ari dira Barañain, Murchante, Sartaguda, Cadreita, Oibar, Azagra, Erronkari, Baztan, Basaburua eta Iruñean. Horrela, 275 egoiliarrentzako tokia lortzea aurreikusi dute.
Birgaitze eta eraikitze lan horiei esker, udalek kalitatezko arreta, adinekoen eta beste kolektibo zaurgarri batzuen beharretara egokitua, eskaini ahal izateko baliabide eta azpiegitura hobeak izango dituzte. Zentro berriak pertsona ardatz duen arreta eredu integralari jarraiki arituko dira. Ikuspegi hori jada Nafarroan ezartzen hasi da eta beste autonomia erkidegoetan ere erreferente izan da.
Inbertsioak egoitzetan
Eguneko zentroetarako inbertsioaz gain, azken urteetan 15 milioi euro bideratu dira 20 egoitza hobetzeko. Horri esker, baliabideak modernizatuko eta handituko dira komunitate osoan. Proiektu horien artean nabarmentzekoa da Lizarrako egoitza berria, 9,1 milioi euroko inbertsioa jaso duena eta egun eraikitze bidean dagoena. Egoitza berriek, gainera, bizikidetzarako unitateak izango dituzte; zehazki, talde txikiak sortuko dituzte, amankomuneko eremuak partekatuko dituztenak eta arreta pertsonalizatuagoa jasoko dutenak.
Hobekuntza horien helburua berriz, gune murriztuagoak eta hurbilagokoak sortzea da eta, horrez gain, adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte inklusioaren arloetan egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua arautzen duen foru dekretua betetzen dela bermatzea. Nafarroa aitzindaria izan zen dekretu hori onesten eta araudia estatuko beste erregio batzuentzat eredu izan da.
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da
Diru laguntzak 2026rako eta 2027rako izango dira. Ia hiru milioiko aurrekontua dute eta Nafarroako 143 udalerriri eta 166 kontzejuri onura ekar diezaiekete
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16a bitartean zabalik egongo da eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra gauzatutako proiektuak finantzatuko dira