2024ko urtarrilak 25

Nafarroako 152 udalek badute, jada, Klimaren aldeko Ekintza Plan bat eta aurreikusitako jarduketak egiteari ekingo diote

Beste 47k Klimaren Aldeko Planak amaitzear dituzte

Foto noticia

2023aren bukaeran, Nafarroako 152 udalek onetsia zuten, dagoeneko, haien Klimaren eta Energiaren aldeko Ekintza Plana eta bertan aurreikusitako jarduketak datozen urteetan egingo dituzte.  Ekimenarekin beranduago bat egin zuten beste 47 udal ordea, plana egiten ari dira.  Hala adierazi zuten Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren koordinatzaile Lursareako (Nasuvinsako) Nahia Villanuevak eta Aitor Garciak urtarrilaren 19an toki entitateetako eta Gobernuko departamentuetako ordezkariekin izandako bileran.

Itunari atxikitako toki entitateek 2030erako negutegi efektuko gasen isuriak %40 murrizteko konpromisoa hartu dute. Itunari orain atxikitzen diren entitateek ordea, %55 murriztu beharko dituzte isuriak. Horretaz gain, toki entitateek 2050erako karbono neutraltasuna erdiesteko helburua beregain hartzen dute.

Konpromiso horiek lortzeko, entitateek 2005ari dagokion isurien inbentarioa egin dute lehenengo, urte hori hartzen baita erreferentzia gisa, eta ondoren haien Plana gauzatu dute, zeina 2030erako martxan egon beharko baita. Bi urtean behin, gainera, ebaluazioa egin beharko dute.

Alkateen Ituna nazioarteko proiektua da, Europako hiri handi batzuetako alkateek hasitakoa eta ondoren kontinente guztian zehar zabaldu zena eta, azkenik, mundu osora ere bai. Egun, 8.000 hiri eta herri bat egin dute ekimenarekin. Nafarroako 272 udaletatik 208k ekimenarekin bat egin dute; guztira, 565.000 biztanle osatzen dutelarik eta Nafarroako azaleraren %72.

Klimaren eta Energiaren aldeko Ekintza Plan bakoitzak hiru arlo handi ditu (energia txirotasuna leuntzea, horri egokitzea eta horren kontra borrokatzea) eta 8 ekintza-lerroren arabera garatzen da: ekintza klimatikoa administraziotik; energia efizientzia eta energia berriztagarria; mugikortasun jasangarria eta isuririk ez; klima aldaketari egokitutako hirigintza; hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta ekonomia zirkularra; inguru naturala, nekazaritza, abeltzantza eta baso ingurua; uraren kudeaketa integrala; eta klima aldaketarekin loturiko gaixotasunen eta osasunaren gaineko ondorioen prebentzioa.

Orain, gakoa toki udalbatzen borondate politikoa edukitzea izango da eta, batez ere, planetan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko baliabide nahikoa edukitzea. Baliabide ekonomikoei dagokienez, nabarmendu beharra dago Nafarroako Gobernuko Departamentuetako dirulaguntzak eta hitzarmenak beheranzko joera dutela.

 

Argazki oina

Bilkuran toki entitateetako eta Gobernuko departamentuetako ordezkariek parte hartu zuten.

Volver arriba