Nafarroako Gobernuak dolu ofiziala ezarri du Foru Komunitatean igandean, urtarrilaren 18an, Kordobako Adamuz herritik gertu izandako tren-istripu larrian zendutako dozenaka eta zuritutako ehundaka lagunengatik.
Espainiako Gobernuko lehendakari Pedro Sánchezek bestalde, iragarri du Exekutibo zentralak ere hiru eguneko dolu ofiziala ezarriko duela gaurko eguneko gauerditik hasita.
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren urtarrilaren 19ko 5/2026 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak jazotakoarengatik nahigabea adierazi du eta hildakoen senide eta ahaideei doluminak helarazi nahi izan dizkie. Halaber, zauritutakoei azkar sendatu daitezen opa die. Halaber, biktimei laguntzen eta lanean ari diren pertsona guztiei babesa adierazi die.
Dekretuari jarraiki, Nafarroako bandera haga erdian jarriko da eraikin publiko guztietan, urtarrilaren 20ko 00:00etatik urtarrilaren 22ko 24:00ak bitarte. Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 27ko 4/2020 Foru Legearen 5.4 artikuluari jarraiki ezarri da neurria, artikulu horretan banderaren erabilera arautzen baita dolu-egun ofizialetan.
Foru Dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.