2025eko martxoak 6

Martxoak 8: Berdintasuna aurrera doa toki udalbatzetan

Udal gobernuak osatzen dituzten pertsonen %41 eta, kontzejuen kasuan, %36 emakumeak dira. FEMParen eta Espainiako Gobernuaren adierazpen instituzionalak

Foto noticia

Berdintasunak aurrera egiten segitzen du Nafarroako toki udalbatzetan. Udalbatzako pertsonen ia erdiak emakumeak dira, aurreko legealdiko kopuruak gainditu direlarik.

Udalei dagokienez, 1.975 kargutatik %41 emakumeak dira eta %59 gizonak. Hala ere, ehuneko horrek behera egiten du alkatetzei begiratuz gero: %34 dira alkatetzan dauden emakumeak. Dena dela, duela lau urte baino %7 gehiago dira.

Kontzejuei helduta, ordezkari guztien %36 emakumeak dira eta lehendakaritzan daudenak berriz %29, 1.057 kargutatik.

Toki-erakundeetako guztizkoa kontuan hartuta, emakumeen ordezkaritza %40tik hurbil dago, aurreko legealdiarekin erkatuta %3,5eko hazkundea izan duelarik.

FEMParen adierazpena

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak adierazpen bat onetsi du. Bertan, toki-erakundeei egun horrekin bat egiteko gonbita egiten die.

Adierazpenaren leloak emakume eta neskatila guztientzako eskubideak, berdintasuna eta ahalduntzea aldarrikatzen ditu eta idatziak emakumeen eskubideak aitortzeko eta haien babes integralerako neurriak hartzea eskatzen du bai eta adin goiztiarretatik errespetuaren balioak sustatuko dituen berdintasunezko hezkuntza eskatu ere. Adierazpenak emakumeen lidergoaren beharra nabarmentzen du demokrazia sendo baten funtsezko elementu gisa; landa inguruneko eta desgaitasuna duten emakumeak bereziki zaintzeko proposamena egiten du, beraien eskubideak osoki edukitzeko zailtasun handiagoak dituztelako; eta administrazio publikoen arteko koordinazioa beharrezkotzat jotzen du.

Espainiako Gobernuak ere adierazpen bat onetsi du. Bertan, Beijingeko Adierazpena eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena gogoan izan du, emakumeen eskubideetan aurrera egiteko funtsezko ibilbide-orria delako eta oraindik ere dauden arrakala zenbait gogora ekarri ditu.

FEMParen adierazpena:

Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala_FEMP  

 

Espainiako Gobernuko adierazpena:

Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala_Espainiako Gobernua

Volver arriba