2023ko irailak 25

María José García-Pelayo FEMPeko lehendakari berria

PSOEk hautagaitza inpugnatuko duela iragarri du

Foto noticia

María José García-Pelayo (PP) Jerez de la Fronterako alkatea Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko lehendakari berria da, irailaren 23an izandako FEMParen XIII. osoko bilkuran hautatua izan ondoren. Batzarra, Madrilgo Kongresuetako Udal Jauregian izan zen eta Gobernu Batzordearen eta Lurralde Kontseiluaren kide berriak ere hautatu zituzten.

Alderdi Sozialistak ordea, Federazioko gobernu organoen hautaketa prozesua inpugnatuko duela iragarri du, haren iritziz Alderdi Popularraren hautagaitzak Estatutuak betetzen ez dituelako.

Batzarrean, halaber, Lan Batzordeetan eztabaidatutako beste ebazpen batzuk ere onetsi ziren. Ebazpen horiek izango dira FEMParen jarduna bideratuko dutena 2023-2027 epealdian. Lehendakari hautatu berriaren hitzetan “ebazpen horiek jarraituko ditugu, baturik, nahi horiek errealitate egiteko espainiarrek gugan duten itxaropenaren isla baitira. Ebazpen horiek landuko ditugu gutaz espero den lana eta betetze maila erdietsi ditugula esan ahal izateko”.

Izendatua izan ondoren emandako hitzaldian berriz, García-Pelayok aurreko lehendakariari eskerrak eman zizkion udalgintzari eskainitako denboragatik eta elkarrizketaren alde egiteagatik. “Lehendakari gisa nire lehenengo hitzak Espainia osoko herritarrentzat dira” esan zuen, “toki gobernu gisa batzen gaituen erakunde honek askatasuna, batasuna, guztion berdintasuna defendatuko ditu bai eta hurbiltasuna, beroa, errespetua eta maitasuna ere”.

Volver arriba