2023ko maiatzak 22

M28rako hautagaitzarik ez duten 44 udalerrietatik 38 Nafarroakoak dira

Guztizkoaren %14 dira

Foto noticia

Gobernu zentralak esku artean dituen datuak ikusita, udal hauteskundeetan hautagaitzarik ez edukitzeko fenomenoa nafartarra da, nagusiki. Zerrendarik gabeko udalerrietatik 38 Foru Erkidegokoak dira eta 6 soilik beste probintzia batzuetakoak: Burgoseko 4, Segoviako 1 eta Teruelgo 1.

Duela lau urte antzeko egoera gertatu zen. Orduan, Espainian hautagaitzarik gabeko 42 udalerrietatik Nafarroako 37tan ez zen zerrendarik egon.

Argazki oina

Barasoain da hautagaitzarik ez duen 38 udalerrietako bat.

Volver arriba