LIBERA proiektuak naturan botatako zaborraren kontra batu ditu Nafarroako udalak
SEO/BirdLife erakundeak Ecoembesekin batera sustaturiko LIBERA proiektuak eta Nafarroako zenbait mankomunitatek eta udalek Azkoienen topaketa bat egin zuten joan den irailaren 28an erkidegoko herri guztiak hauspotu eta ekintzara igaro daitezen herritarrei kontzientzia pizten eta herritarrak mobilizatzen has daitezen sustatzeko eta ingurune naturalak basuraleza deiturikotik aske mantentzeko, hau da, zaborrik gabe mantentzeko.
Topaketak herriak eta horien ingurune naturalak balioestea eta inguru horiek zaborrik gabe mantentzea helburu zuen. Han izan ziren Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko jarduneko lehendakaria eta José Arrancudiaga Nafarroan Ecoembeseko Toki eta Erkidego mailako Kudeaketa Zuzendaritzako Hondakinen kudeaketan aditua. Gainera, ekimenean ere honakoek parte hartu zuten: Miguel Ángel Arrastio Nafarroako Erriberagoieneko Mankomunitateko kudeatzaileak eta Bakarne Atxukarro Iruñerriko Mankomunitateko komunikazioko teknikariak, eta zenbait udaletan izandako esperientziak azaldu zituzten.
Egun, Nafarroako 25 toki entitate dira ekimenarekin bat egin dutenak: Barasoain, Berbitzana, Burlata, Caparroso, Barindao, Cordovilla, Ezkabarte, Izaba, Aizabulgua, Jaurrieta, Larraga, Lerin, Lukin, Mañeru, Melida, Mendabia, Miranda Arga, Murillo el Cuende, Murillo el fruto, Noain Elortzibar, Orontz, San Adrian, Sartaguda, Tirapu, Aranguren Ibarra eta Atarrabia. Ekimenarekin bat egin nahi duten entitateek hala egin dezakete LIBERA proiektuaren #MiPuebloSinBasuraleza web-orrian sartu eta honako inprimakia beteta.
Gainera, toki erakundeek eta elkarteek inguruak kontserbatzeko eta inguru naturaletan hondakinak uztearen inguruan sentiberatzeko jarduerak egiteko behar dituzten laguntza ematen dute ekimenarekin bat egin duten udalerriek. Bestalde, udalerri horiek udalerriko ikastetxeei Aulas LIBERA ekimenaren berri emateko eta parte hartzera animatzeko konpromisoa hartzen dute. Era berean, proiektuarekin bat egindako udalerriek ikastetxeek haien hezkuntza-programan naturan botatako hondakinen inguruko ezagutza eta irtenbideak bilatzea helburu izango duten jarduerak txertatzea sustatuko dute. Horretaz gain, LIBERA proiektuaren ekimenak sustatzea da asmoa bai eta e-Litter, MARNOBA eta Basuraleza aplikazioen erabilera sustatzea ingurumeneko arazo honen kontra jotzen laguntzen duten herritar-zientzia kolaboratiborako tresna gisa.
LIBERAk naturan botatako hondakinen kontra egiten laguntzen die udalerriei
Ekimenean izen-eman ondoren, entitateek naturan utzitako hondakinen kontra egiteko behar diren material guztiak eskura izango dituzte, bai eta kanpoaldean jartzeko ikurrak, zigiluak, ekitaldietarako edukiontziak edo instalazioetan jartzeko paperontziak ere. Gainera, LIBERA proiektuak eskura dituzten sentiberatzeko baliabideen eta zabalkunderako materialen berri emango die udalerriei.
Bestalde, LIBERA ekimenak naturan utzitako zaborraren kontrako borrokan elkarlana bultzatzen du eta beste erakunde publikoekin, enpresekin eta estatuko zein tokiko erakunde edo elkarteekin egiten dituen ekimenen berri ematen du. Gainera, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioarekin elkarlanean eta babespean #MiPuebloSinBasuraleza ekimenarekin bat egin duten udalerri guztien topaketak antolatzen ditu arazoari baturik aurre egiteko eta elkarrekin irtenbideak proposatzeko.
Ekitaldiaren hasieran, NUKFko lehendakari Juan Carlos Castillok honakoa izan zuen gogoan: “LIBERA proiektuak gure hondakinekin ingurunea kaltetzeko beste modu bat jartzen du agerian, basulareza deiturikoa alegia. SEO/BirdLife eta Ecoembes erakundeek arazoa agerian utzi dute eta LIBERA proiektuaren barruan ekimen andana egiten ari dira, eta horretarako administrazioen laguntza behar dute, besteak beste, toki entitateena, eta herritarrena. Gogorarazi nahi digute ahalegin horretan toki entitateak funtsezkoak garela eta proiektuarekin bat egin behar dugula eraginkortasunez gure ingurune naturala kaltetzen duen izurri honekin amaitzeko.”
Bakarne Atxukarro Iruñerriko Mankomunitateko ordezkariak berriz adierazi zuenez “herritarrak naturan utzitako zaborrak biltzerakoan partaide egin behar ditugu. Espero dut egunen batean “1m2 contra la basuraleza” jardunaldiak antolatu behar ez izatea, horrek esan nahiko baitu arazoa konpondu dela”.
Erriberagoieneko Mankomunitateko ordezkariak esan zuenez aldiz, “duela urte batzuk jada, Mankomunitateak naturan utzitako zaborren kontrako ekimen zehatzak laguntzen ditu gure ibaietan eta ingurune naturaletan. Toki zehatzen garbiketa-maila hobetzeaz gain, kontzientzia piztea asmo dugu gizakiaren jarrera arduragabekoarekin egiten duena ageriko eginez. MiPuebloSinBasuraleza ekimenaren antzekoek lagundu egiten dute udalerri txikiek haien udalerritan egiten den lana agerian jartzeko eta balioesteko tresnak eduki ahal izateko”.
SEO/BirdLife erakundean LIBERA proiektuaren koordinatzaile Miguel Muñozen hitzetan “Espainian #MiPuebloSinBasuraleza kanpainarekin 600 udalerri baino gehiagok bat egin izanak islatzen du gizarteak gure ingurune naturalekin duen konpromisoa gero eta handiagoa dela. Testuinguru horretan, herriek funtsezko zeregina dute herritarrak arazo horren inguruan sentiberatzeko”. Ecoembeseko Libera proiektuaren arduradunak aldiz honakoa nabarmendu zuen: “naturan utzitako zaborra itxura kaltetzeaz gain, ingurumenerako ere mehatxu handia da herrialdeko flora eta fauna ere kaltetzen duelako”.
Libera
‘LIBERA’ SEO/BirdLife erakundeak Ecoembesekin batera sortutako proiektua da. Herritarrei kontzientzia piztea du asmo ingurune naturalak zaborrik gabe manten ditzaten. Horretarako, ezagutzaren, prebentzioaren eta parte-hartzearen esparruen inguruko irtenbideak proposatzen ditu naturan utzitako zaborraren ingurumen-inpaktua murrizteko.
Abian jarri zenetik, LIBERAk 150.000 boluntario baino gehiago izan ditu eta 2.000 erakunde eta kolektibo ingururekin elkarlanean aritu da; besteak beste, honakoekin: CSIC, Fundación Reina Sofia, Trafiko Zuzendaritza Nagusia (DGT) eta Paisaje Limpio edo Vertidos Cero elkarteekin. Gainera, eLitter, MARNOBA eta BASURALEZA aplikazioen bidez, boluntarioek 7.000 puntutatik 1.000.000 objektu baino gehiago bildu dituzte estatu osoan. Objektu horiek hondakinen alor horretan lanean diharduten erakunde nagusietako datu-base ofizialetan eta zientifikoetan sartu dira.
Informazio gehiago hemen: www.proyectolibera.org