Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak deialdi bat onetsi du lagun egiteko animalientzako harrera-zentroak eraikitzen edo handitzen dituzten mankomunitateei, udalei eta horien elkarteei dirulaguntzak emateko. Berritasun gisa, proiektuen idazketa teknikorako laguntzak emango dituzte.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak 125.000 euro kudeatuko ditu (beste 100.000 euro ere gehitu ahal izango ditu), toki adiministrazioei kalean utzitako edo galdutako animalien inguruan legeak esleitzen dizkien eskumenak betetzen laguntzeko.
Toki-erakunde interesdunek urriaren 31ra arte dute epea eskaerak modu telematikoan (izapide-fitxaren bidez) aurkezteko. Fitxa horretan, prozeduraren inguruko informazio guztia aurkituko dute. Jarduerak diruz lagungarriak izateko, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko ekainaren 30a baino lehen gauzatu behar dira.
Deialdiaren oinarrien arabera, dirulaguntzak zentro berriak eraikitzea eta daudenak berritzea du helburu nagusi eta hiru modalitate aurreikusten ditu: animaliak egonaldi luzetan hartzeko zentro berriak sortzea (60.000 euroko zuzkidura); aldi baterako zentroen edukiera handitzea edo zentroak hobetzea (30.000 euroko zuzkidura); eta animaliak egonaldi laburretan hartzen dituzten zentroak edo larrialdiko instalazioak sortzea edo amaitzea (35.000 euroko zuzkidura). Erakunde bakoitzak gehienez ere 65.000 euro jaso ahalko ditu, hiru modalitateak kontuan hartuta.
Deialdiaren xehetasun guztiak hemen.