Kultura, Kirola eta Gazteriaren arloko saioak hasiera eman dio NUKFk hautetsientzat antolaturiko prestakuntza zikloari
Zenbait udal teknikarik eta Nafarroako Gobernuko ordezkarik arlo bakoitzaren funtsezko ezaugarriei heldu zieten
Berrogei toki hautetsi inguruk parte hartu zuten urriaren 31n Iruñean izandako Kultura, Kirola eta Gazteria arloko udal eskumenei buruzko jardunaldian. Arratsaldean zehar, zenbait udal teknikarik udalek arlo horietan egiten duten jarduna, programak, finantzaketa, araudia edota zerbitzuen antolaketa azaldu zituzten. Era berean, arlo horietako Nafarroako Gobernuko departamentuetako ordezkariek Gobernuak toki entitateekin loturik dituzten programen berri eman zuten (dirulaguntzak, hitzarmenak, zerbitzuak…).
Zehazki, honakoek parte hartu zuten saioan hizlari gisa: Javier Paz Azagrako Kultur Teknikaria; Eva Sada Uharteko Kirol Teknikaria eta ATEDENA-NAKITEL Nafarroako Kirol Teknikarien Elkartearen kidea; eta Itziar Areta Uharteko Gazteria Teknikaria.
Gobernuaren politiken inguruko azalpenak Kulturako Zuzendari Nagusi Iñaki Apezteguíak, Nafarroako Kirol Institutuko Zuzendari Jorge Aguirrek eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zuzendariorde Carlos Amatriainek eman zituzten.
Saio gehiago
Prestakuntza zikloak azaroaren 21ean izango du segida gizarte zerbitzuei eta enpleguari eskainitako saio batekin. Bertan, berriro ere Nafarroako Gobernuko eta Eskubide Sozialetako langileek parte hartuko dute.