2020eko uztailak 14

Juslapeñak, Legardak eta Otsagabiak Europako finantzazioa izanen dute wifi instalatzeko

Juslapeña, Legarda eta Otsagabiako udalek Europar Batasunetik 15.000 euro jasoko dituzte bakoitzak eremu publikoetan wifi instalatzeko Wifi4EU dirulaguntzen laugarren deialdian. San Martín de Unx eta Santacara erreserban gelditu dira. Batzordeak 8.600 eskaera jaso zituen osotara. Entitate onuradun bakoitzak jakinarazpen bat jaso eta akordioa sinatu beharko du. Akordioaren eredua Wifi4Eu programaren atarian aurki daiteke.

Volver arriba