2023ko irailak 1
Jesús María Rodríguezek Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren buru izaten jarraituko du
Iragan legealdian izandako kargua berritu du
Jesús María Rodríguez izango da, berriro ere legealdi honetan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia. Kargu hori bera eduki zuen aurreko Nafarroako Gobernuan.
Rodríguez Ribaforadako Udalean Nafarroako Alderdi Sozialistako zinegotzia izan zen 2007az geroztik eta alkatea 2011tik 2019ko abuztura. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan bigarren lehendakariorde kargua ere eduki zuen, Javier Pérez Olloko alkatea ordezkatuz.
Despopulazioaren erronkaz gainera, besteak beste, honako aferak ditu zain: toki entitateetan administrazio elektronikoaren ezarpen koordinatua egiteko Foru Gobernuaren ekarpen erabakigarria eta toki maparen eguneraketa.
Argazki oina
Jesús María Rodríguez.