Javier del Castillo, NUKFko sortzaileetako bat, zendu da
Javier del Castillo, 1979 eta 1995 artean Zangozako alkate eta 1981etik 1991 bitarte Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria izandakoa, gaur astelehena zendu da 86 urte zituela.
Javier del Castillo NUKFko sortzaileetako bat izan zen; zehazki, 1982an ideologia ezberdinetako alkate eta kontzejuburuen talde txiki batekin batera erakundearen sorrera sustatu zuen. Urte batzuk beranduago, gustuko izaten zuen gogora ekartzea garai haietan Julián Balduz, orduko Iruñeko alkatearekin, bere Seat 131n Nafarroako lehenengo alkate demokratikoei egin ohi zizkieten arratsaldeko bisitak Federazioaren parte izatera animatzeko, haien alderdietako buruen nahien aurka, azken hauek Federazioa aurkako botere deserosotzat baitzuten. Alkate haiei ideia bat helarazten zieten nagusiki: soilik batasunetik eta alderdikeriak gaindituta bermatu ahalko lituzketela tokiko udalbatzek herritarrek aldarrikatzen eta merezi zituzten zerbitzuak eta bizi-kalitatea.
Ordutik, hainbat kargu izan zituen del Castillok estatuko, foru erkidegoko eta tokiko erakundeetan baina toki esparrua izan zen beti harentzat lehentasun eta begikotasun handiena pizten ziona baita NUKF ere, bere erakunde maitatuenetako bat.
San Sebastián hautesle elkarteko alkate independentea, foru parlamentaria, Nafarroako Gobernuko kontseilaria eta senataria. Garai hartan erakunde ezberdinetatik diktaduratik demokraziara bitarteko trantsizio garaiaren buru izandako eta tokiko, foruko eta estatuko erakundeak sortzen eta indartzen lagundu zuten politikarien adibide da.
Javier del Castillo Zangozan sortu zen 1938ko azaroaren 16an. María Jesús Munárrizekin ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituzten, María eta Javier. Goian bego.