2023ko martxoak 20

Itzali argia. Eman planetari buelta

FEMPek toki entitateei gonbidapena egin die Planetaren Ordua ekimenarekin bat egiteko ordu batez argiak itzalita.

Foto noticia

Aurten berriro ere mundu osoko herritarrek eta erakundeek “Planetaren Ordua” ospatuko dute, Naturaren aldeko Munduko Fondoak (WWF) sustatutako ekimena. Martxoaren 25ean, larunbatean, 20:30etik 21.30era Itzali argia. Eman planetari buelta lelopean argiak itzaliko dituzte naturarekin eta klimarekin duten konpromisoa ospatzeko.

Urteak dira FEMParen Espainiako Klimaren aldeko Hirien Sareak ekimena babesten duela eta beste behin ere tokiko administrazioei gonbidapena egiten die era aktiboan parte har dezaten.

Hona hemen horretarako zer egin behar den:

  • Udalerria Planetaren Orduan inskribatu beherago duzuen inprimakia beteta eta horadelplaneta@wwf.es helbidera bidalita.
  • Udalerriko eraikin, kale eta monumenturik adierazgarrienen argiak itzali 2023ko Planetaren Ordua dirauen bitartean.
  • Sare sozialen eta hedabideen bidez herritarren artean kanpaina zabaldu, energia aurrez dezaten eta haien osasunaren eta naturaren osasunaren alde kilometroak egin ditzaten sustatuz.

Udalak inskribatzeko inprimakia – 2023ko Planetaren Ordua

 

Volver arriba