Udalentzako dirulaguntzak baso-suteen arriskua saihesteko prebentzio jarduerak egin ditzaten
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da

Nafarroako Aldizkari Ofizialak argitaratu du udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuetako mankomunitateei laguntzak emateko Hezkuntza Departamentuak egindako deialdia, 2025/2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan garatzen diren gizarteratze eta hezkuntza proiektuetan esku hartzen duten eskola sustatzaileak edo bitartekari soziokulturalak kontratatzeko.
Hezkuntza Sailak finantzatutako deialdiak jarraipena ematen dio Europako Gizarte Funtsak finantzatutako “Hezkuntzan aurrera egiteko eta laguntzeko orientazio- eta indartze-programari”, eta 600.000 euroko laguntza du 2025/2026 ikasturterako.
LOMLOEk ezartzen du administrazio publikoek zer ekintza egin behar dituzten egoera sozioedukatiboan eta kulturalean dauden pertsonei, taldeei, gizarte-inguruneei eta lurralde-eremuei zuzenduta, haien sarbidea, presentzia, parte-hartzea edo ikaskuntza mugatzen duten oztopoak ezabatzeko. Horren bidez, arrazoizko doikuntzak bermatuko dira, bakoitzaren premien arabera, eta beharrezko laguntza emango da haien hezkuntza- eta gizarte-garapen handiena sustatzeko, hezkuntza inklusiboa eskura dezaten, gainerakoen baldintza berberetan. Oinarrizko helburua da kolektibo jakin batzuen absentismoa, eskola-porrota, abandonua edo gizarte-bazterketaren arriskua prebenitzea, kolektibo horiek ikastetxeetako ikasleak baitira.
Dirulaguntza norgehiagoka bidez emango da, aurkeztutako eskabideen lehentasunaren arabera, eta deialdiaren oinarrietan ezarritako balorazio-irizpideen arabera egingo da. Nolanahi ere, eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatutako gastuaren % 100 izango da, eta gehienez 20.000 euro proiektu bakoitzeko.
Entitate onuradunek proiektua gauzatuko duen profesionala kontratatu beharko dute 2025eko azaroaren 1a baino lehen. Eskatutako dokumentazioa deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun baliodunetan aurkeztu behar da.
Proiektua aurrera eramateaz arduratuko dena udaleko, oinarrizko gizarte zerbitzuko edo gizarte zerbitzuen mankomunitateko plantillakoa bada, inguruabar hori frogatu edo ziurtatu beharko da, horretarako erabiliz pertsona eskudunak sinatutako eta zigilatutako egiaztagiri bat. Pertsona horrek deialdian ezarritako sustatzaile-lanak beteko ditu.
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da
Diru laguntzak 2026rako eta 2027rako izango dira. Ia hiru milioiko aurrekontua dute eta Nafarroako 143 udalerriri eta 166 kontzejuri onura ekar diezaiekete
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16a bitartean zabalik egongo da eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra gauzatutako proiektuak finantzatuko dira