2024ko maiatzak 17

Gaur LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da

Foto noticia

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun-zerrendatik kendu zuen. Egun garrantzitsua da, aniztasun afektibo-sexuala onartzeko urrats garrantzitsua izan baitzen. Horregatik ospatzen da maiatzaren 17an lesbofobia, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna (LGTBIfobiaren aurkako eguna), LGTBI pertsonenganako eta genero-aniztasun eta aniztasun afektibo-sexualarekiko gorroto, errepresio edo indarkeria adierazpen ororen aurka.

Nafarroako hainbat toki entitate Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustaturiko LGTBI+fobiarik Gabeko Udalerrien Sareari atxikirik daude. Atxikitzeak ebaluatuko diren konpromisoak hartzea dakar. Eta, era berean, konpromiso horiek betetzen badira, kalitate zigilu bat lortzen da.

NABIk arlo horrekin loturiko bestelako programak ere egiten ditu. Hona hemen LGTBI+ inguruko web-orria:

https://www.igualdadnavarra.es/eu/lgtbi-berdintasuna

Volver arriba