2023ko maiatzak 9
Gaur Europako Eguna ospatzen dugu, gure lurraldean gerra suntsitzaile bat edukita
Bakea, askatasuna, demokrazia eta lankidetza dira Batasunaren espiritua osatzen duten baloreak

Gaur, maiatzak 9, Europako Eguna ospatzen da. Data berean, 1950ean, Schuman Adierazpena jarri zen jendaurrean, Europar Batasunaren jatorritzat jotzen dena. Adierazpenak mende erdi lehenago bi anaiarteko gerra pairatu zituzten kontinentearen herrialdeen arteko harreman mota berri bat iragartzen zuen.
Gerra kontinentera itzuli da berriz ere eta Ukraina suntsitzen ari da. Lehenago Balkanetako gatazka izan zen. Baina horretaz gain edo, agian, horregatik Europar Batasunaren idealak sendotu eta partekatu behar dira.
Gaurko eguneko ospakizunaren karietara, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak adierazpen bat onetsi du.