Gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzko saio batek amaiera eman dio NUKFk hautetsi berrientzako antolaturiko lehenengo prestakuntza zikloari

Hogeita hamar hautetsik parte hartu zuten NUKFk udal jardun-arlo nagusien inguruan antolaturiko hitzaldi zikloaren barruan martxoaren 19an eskaini zuen gardentasunari, gobernu irekiari eta herritarren parte-hartzeari buruzko prestakuntza saioan. Prestakuntza zikloaren azken saioa izan zen; lehendik ere bestelako gai batzuk jorratuak zituztelarik: kultura, kirola eta gazteria; gizarte zerbitzuak eta garapenerako lankidetza; toki ogasunak; jasangarritasuna eta 2030 Agenda; eta berdintasuna.
Azken saioak honakoak izan zituen hizlari: Juan Luis Beltrán Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria; Itziar Ayerdi eta Ana Etxaleku Nafarroako Gobernuko gardentasunaren, gobernu irekiaren eta herritarren parte-hartzearen arduradunak; Berta Enrique NUKFko idazkari nagusia eta erakunde horretako teknikaria den Juan Jesús Echaide.
Orain, Federazioak gai zehatzagoen inguruko hitzaldiak eskainiko ditu; datozen asteetan horien berri emango du.