Zabalik da Udal Platea programaren laguntza deialdia
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk), Nafarroako Garapen Lankidetzako Toki Funtsaren bidez, nazioarteko lankidetzako hamaika proiektu diruz lagunduko ditu. Proiektuek, besteak beste, edateko uraren eskuragarritasuna, saneamendua, osasuna, hezkuntza eta herritar zaurgarriekiko arreta izango dute ardatz. Oro har, hautaturiko ekimenak Ugandan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Sierra Leonan, Ginea Bissaun, Boli Kostan, Angolan, Aljerian eta Ruandan egingo dira.
Zehazki, 2026an gauzatzen den 2025eko deialdiari esker bederatzi proiektu finantzatuko dira, guztira 246.557,62 eurorekin. Proiektu horietaz gain, Nafarroako saharar ordezkaritzarekin izenpeturiko hitzarmenaren barruan dagoen proiektua ere sustatuko da, 30.000 euroko zuzkidurarekin, bai eta Medicus Mundiren 2024-2026 aldiko hiru urteko proiektua ere, zeinak aurten 35.000 euroko ekarpena izango duen. Horretaz gain, NUKFren eta GGKEen Koordinakundearen arteko hitzarmenaren bidez, beste 9.000 euro gehitzen zaizkio zenbatekoari eta, hortaz, aurreikusitako gastua guztira 320.557,62 eurokoa izango da.
2026KO AURREKONTUA
| Funtsaren deialdiko dirulaguntzak (9 proiektu) | 246.557,62 € |
| Saharako proiektua | 30.000,00 € |
| Hiru urteko proiektua | 35.000,00 € |
| Hitzarmena NUKF-GGKEen Koordinakundea | 9.000,00 € |
| Gastuak, guztira | 320.557,62 € |
Urteko deialdiko bederatzi proiektuak honako GKEen eskutik gauzatuko dira: UNHCR, Fundación VIC, ARCORES Navarra, UNICEF-Nafarroako Batzordea, Fundación Rode, Alboan Fundazioa, COOPERA, PROCLADE YANAPAY eta Medicus Mundi. Eta onartutako jarduketen artean daude, besteak beste, Ugandako iparraldean osasun sistema indartzea errefuxiatuentzat eta harrera komunitateentzat, putzuak eraikitzea eta uraren eskuragarritasuna hobetzea landa eskoletan eta osasun zentroetan, Kisantun eskolaurreko ikastetxe bat eraikitzea, Angolan neskentzako aterpetxe bat berreraikitzea eta Kindin komun publikoak eraikitzea.
Nafarroako saharar ordezkaritzarekin izenpeturiko hitzarmenari esker bestalde, Asociación de Trabajadores y Técnicos sin Fronteras erakundearen proiektuari laguntza eman ahalko zaio, Aljerian saharar errefuxiatuei ura, elikagaiak eta saneamendua eskuratzeko logistika ahalbidetzeko. Horri guztiari batu egiten zaio Médicus Mundik Ruandan abian duen hiru urteko proiektua, zeinak ingurumeneko jasangarritasun ikuspegi batetik osasun integrala eta garapen inklusiboa ardatz baititu eta emakume eta haurrengan arreta berezia jartzen baitu.
27 urte garapenerako lankidetzan
Nafarroako Garapen Lankidetzako Toki Funtsa udalgintzaren elkartasunerako tresna egonkortua da, udal eta kontzejuei ahaleginak eta baliabideak batzeko aukera ematen diena elkarrekin nazioarteko lankidetzarekiko duten konpromisoa bideratzeko. 27 urteko ibilbidean zehar, 229 proiektu ahalbidetu ditu Funtsak garapen bidean diren 48 herrialdetan, urtero 130 toki-erakunde ingururen parte-hartzea izan du, guztira 5.229.744,58 euroko ekarpena metatu du eta 5.075.842 onuradunengana iritsi da.
NUKFk aurtengo laguntza deialdia zabalik du dagoeneko, iazko aurrekontu antzekoarekin, eta GGKE interesdunek maiatzaren 29a bitarte dute beren proiektuak aurkezteko. Aurtengo edizioak beste behin ere herrialdean bertan gauzaturiko garapen lankidetzako jarduketetara bideratuko du Nafarroako toki-erakundeen elkartasuna.
Ekialde Hurbilerako larrialdiko laguntza
Aipatu lan-ildo horiekin batera, NUKFko Batzorde Betearazleak larrialdiko laguntzarako 6.000 euro bideratzea onartu du Ekialde Hurbilean berriki indarkeriak gora egin duenez gero, muturreko zaurgarritasun egoeran dauden desplazaturiko herritarren behar humanitarioak asebetetzeko. Ekarpen hori UNRWA, Gurutze Gorria, Oxfam Intermón eta Coopera erakundeen artean banatuko da, bakoitzari 1.500 euroko laguntza emanez.
Federazioak, bestalde, eutsi egiten dio Funtsarekin loturik gizartean sentsibilizazioa sustatzeari eta helburu horrekin antolaturiko garapen lankidetzari buruzko erakusketa ibiltaria, dagoeneko 6 udalerritan ikusgai egon dena, Nafarroan barna ibiliko da urte amaiera bitartean Nafarroako toki-erakundeek garapen lankidetzaren arloan egiten duten lana herritarrei hurbiltzeko eta finantzaturiko proiektuen eragina erakusteko.
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera
Toki-erakundeek maiatzaren 21era arte dute I. modalitatean 16.000 euro arteko laguntzak eta II. modalitatean 5.000 euro artekoak eskatzeko
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da