2025eko maiatzak 9

Foru dekretu berri batek Nafarroako hauteskunde prozesuen esparru juridikoa ezarriko du

Berariazko araudia da Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeen materialak eta langileria antolatzeko; orain arte Estatuarekin izenpeturiko hitzarmenen bidez arautzen ziren

Foto noticia

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat egin du Foru Komunitateko administrazioaren eskumenekoak diren etorkizuneko hauteskunde prozesuak antolatzerakoan esparru juridiko egonkor, integratu eta argi bat artikulatzeko. Hauteskunde horiek foru Komunitateko administrazioari bakarrik dagozkio eta Nafarroako Parlamentua eta lurraldeko kontzejuen ordezkariak hautatzeko antolatzen dira.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko arduradun juridikoekin harremanetan jarri ostean aurkeztu duten araudi berria jendaurrean jarri da orain, Gobernu Irekiaren Atarian. Foru dekretua onetsita dagoenean, berariazko araudi bat eskainiko du orain arte Estatuarekin izenpeturiko hitzarmenen bidez arautzen ziren Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeen materialak eta langileria antolatzeko.

FORU DEKRETU BERRIA

Foru dekretu berria

Hauteskunde prozesuen kudeaketa konplexua da, eta horren garapenak hainbat organoren parte-hartzea, lankidetza eta koordinazioa eskatzen ditu, bai eta organo horien baliabide material eta pertsonalena ere, dagozkion hauteskunde deialdiak modu ordenatuan eta puntualean egin ahal izateko.

Foru dekretu berriaren helburua da arautzea honako hauek jaso behar dituzten konpentsazioak, haborokinak eta kalte-ordainak, Nafarroako Foru Komunitatearen ardurapeko hauteskunde-prozesuetan, bestelako hauteskundeekin batera egiten direnean nahiz ez: hauteskunde batzorde zentraletako edo eremuetakoetako kideek eta laguntzaileek; Nafarroako Foru Komunitateko Hauteskunde Bulegoaren kideek; udaletako idazkariek eta laguntzaileek; lehen auzialdiko epaileek edo bake-epaileek; hauteskunde-mahaietan Administrazioaren ordezkari direnek; eta administrazioetako laguntzaileek.

Dekretuak, halaber, prozesu horiek egiteko behar diren baliabide materialak arautzen ditu eta araubide bat ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile izanik Nafarroako Foru Komunitatearen ardurapeko hauteskunde prozesuak antolatzen eta garatzen parte hartzen dutenentzat.

Foru dekretuak lau kapitulu ditu, hogeita bederatzi artikulu eta hiru azken xedapen. Horrez gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutako erregulazio onaren printzipioei eta beharrizan, eraginkortasun eta efizientzia printzipioen arabera egokitu da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba