2024ko apirilak 23

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren Egun Nazionalarekin bat egiteko deia egin die FEMPek toki entitateei

Foto noticia

Datorren maiatzaren 3an Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren Egun Nazionala ospatuko da. Hori dela eta, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak (FEMPek) adierazpen instituzional bat onetsi zuen apirilaren 22an. Bertan, “desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta inklusioa erdigune izango dituen kontzientziatzea eta toki ekintzaren beharra” azpimarratzen du eta toki politikak oinarri horiekin eta nazioarteko konbentzio horretako ildoen arabera egiteko deia egin du.

FEMPek toki entitateak adierazpenarekin bat egitera akuilatu ditu. Hona hemen adierazpena:

Adierazpen instituzionala – Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren Egun Nazionala

Volver arriba