2022ko irailak 28

Europako erakundeetara bisita

Foru Komunitateko udaletako, kontzejuetako eta mankomunitateetako ordezkaritza batek aurrez aurre ezagutu ditu Europako erakundeak eta politikak

Foto noticia

Nafarroako toki entitateetako ordezkari talde batek Europako erakundeetara bisita egin zuen irailaren 26an eta 27an Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak antolaturiko bidaia batean.

Toki entitateen ordezkaritza Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak, Artika, Lizarra, Uharte, Martzilla, Mendabia, Mués, Erriberri, Zangoza, Tutera eta Alesbesko udaletako alkateek eta Erriberako Mankomunitateko buruak osatu zuten. Foru Exekutiboaren ordezkari gisa, berriz, Ana Ollo joan zen.

Bisitaren egitarauaren barruan, Europako Batzordean izan ziren. Bertan, Europar Batasuneko landa eremuek epe luzera begira duten ikuspegiaren eta Europako Itun Berdearen gauzatze politikoaren berri izan eta berriki onetsi den 2023-2027ko Europar Batasunaren Nekazaritza Politikaren Plan Estrategikoa ere ezagutu zuten.

Ondoren, Energiaren eta Klimaren aldeko Alkateen Itunaren arduradunekin lanean aritu ziren. Ituna beren lurraldeetan energia-iturri berriztagarriak erabiliz energia-eraginkortasuna hobetzeko konpromisoa hartu duten tokiko eta eskualdeko agintariek parte hartzen duten Europako mugimendu nagusia da eta, bertan, Nafarroako 172 udalerrik parte hartzen dute dagoeneko.

Egitaraua osatzeko, Europako Eskualdeen Batzordean izan ziren, eskualdeko agintaritzen 353 ordezkarik osatutako organo aholku-emailean, bai eta Europako Parlamentuan ere.

 

 

Volver arriba