2023ko otsailak 8

Etxebizitza Departamentuak Nafarroako mapa zehatza aurkeztu du toki entitateen aurrean, eraikuntza- eta gizarte-kalteberatasuneko eremuak zehazteko

Aierdi lehendakariordeak udal ordezkarien aurrean defendatu duenez lehenetsi egin behar dira egoera ahulenean dauden auzo jakin batzuetan babestutako birgaitze energetikoko esku-hartzeak

Foto noticia

Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak GIS teknologian oinarritutako bisore bat aurkeztu dio gaur Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUKF), Foru Komunitateko bizitegi-eraikin guztiek – antzinatasunagatik edo energia-eraginkortasunaren edo irisgarritasunaren arloko gabeziengatik – duten eraikuntza-, gizarte- eta klima-urrakortasunaren maila ezagutzeko aukera ematen duen mapa xehatu bat, datu eta geruza desberdinekin. Jardunaldi berean, 2023an birgaitze arloan zabalik egongo diren dirulaguntzen berri ere eman zuen zuzendaritzak. Aurkezpenean, José María Aierdik, Juan Carlos Castillo NUKFko lehendakariak eta Ana Bretaña Etxebizitzako zuzendari nagusiak parte hartu zuten.

Mapak Nafarroan dauden ia bizitegi-eraikin guztiak biltzen ditu haien lursailetan kokaturik, higiezinen antzinatasunari buruzko datuak ematen ditu, energia efizientzia edo irisgarritasun maila nahikorik ez dutenak zehazten ditu –hortaz, birgaitze edo klima aldaketaren araberako egokitze jarduketaren bat behar dutenak– eta adierazle batzuk kontuan hartzen ditu; besteak beste, etxebizitza mota, gizarte baliabideak jasotzen dituzten edota bertako bizilagunek duten langabetu egoera edo mendekotasun gradua. Horrekin guztiarekin kalteberatasun maila handiagoa duten eremuak zehazten ditu eta Nafarroako bizitegi-eraikin multzoak dituen behar objektiboen ikuspegia eskaintzen du. Bestalde, mapak bide emango du eremu kalteberak antzemateko, esku-hartzeko eremuak lehenesteko eta zein kudeaketa eredurekin esku-hartu behar den erabakitzeko (publikoa, pribatua, publiko-pribatua) eta, hala dagokionean, laguntza publikoen zein eskema erabili erabakitzeko.

Zehazki, jardunaldiak auzoak birgaitzeko deialdia izan zuen hizpide nagusi. Deialdia orain gutxi kaleratu da toki entitateekin elkarlanean eta aparteko laguntzak ematen ditu eremu kalteberen hiri-berroneratzerako, dela eraikinen egoeragatik, dela bizilagunen tipologia sozialagatik; laguntzak ematen ditu bizitegi-eraikinen birgaitze energetikorako programaren bidez, inguratzaile termikoa hobetuta; edo duela gutxi 5.000 biztanletik beherako udalerrietan PREE5000 landa-eremuko birgaitze-deialdia aldatuta laguntzak ematen ditu. Gainera, EDIFICIO 2023 dirulaguntza deialdia ere argiaratu da.

 

Argazki oina

Ezkerretik hasita: Ana Bretaña, Etxebizitzako zuzendari nagusia; Juan Carlos Castillo NUKFko lehendakaria; eta José María Aierdi lehendakariordea jardunaldiaren aurkezpenean.

 

 

Volver arriba