Eskuragarri dago 2025eko Aurrekontuen Txostena, toki-erakundeentzako berritasun guztiak biltzen dituena
Txostenak Nafarroako toki-erakundeei eragiten dieten aurrekontu- eta lege-aldaketa guztiak jasotzen ditu ekitaldi honetarako

NUKF Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak argitara eman du 2025eko Aurrekontuei buruzko Txostena, Nafarroako toki-erakundeei eragiten dieten aurrekontu- eta lege-berritasun guztiak biltzen dituen funtsezko dokumentua. Gainera, eranskin batean udalei eta kontzejuei zuzenduriko aurrekontu-partidak bildu ditu.
2025eko Aurrekontuei buruzko Txostena
Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2024 Foru Legeak eta Tributu-neurriei buruzko 20/2024 Foru Legeak ezarritako berritasunak biltzen ditu txostenak baita Transferentzia Arrunten Funtsaren eta Toki Inbertsioen Planaren eguneraketak bildu ere. Aurrekontuen kudeaketari, toki fiskalitateari, tributuen konpentsazioari eta udal finantzaketari buruzko alderdi bereziki garrantzitsuak ere biltzen ditu idatziak.
Aurten honako gai hauek dira nabarmentzekoak:
- Arau-fiskalak berriro abiatu izana.
- Zirkulazioaren gaineko udal zergaren eguneraketa eta gainbalioaren gaineko udal zergaren koefizienteena.
- Toki finantzaketa: Transferentzia Arrunten Funtsaren eta Toki Inbertsioen Planaren zuzkidurak, Toki Programaziorako deialdi berri batekin.
- Foru Ogasunarekin zergei buruzko informazioa trukatzeko izenpetutako hitzarmena.
2025eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen onespenaren zain, txostena NUKFren web-orrian eskuragarri dago, jada. Gainera, Nafarroako toki-erakunde guztiei helaraziko zaie Concejo aldizkariaren hurrengo zenbakiarekin batera.