2024ko uztailak 12
Errege Antzokiak opera bat zuzenean emateko aukera eskaini die toki entitateei

Errege Antzokiak Adriana Lecouvreur opera emango du zuzenean irailaren 28an. Antzokiak seinalea doan lagako du herritar guztiek Espainiako erakundeetan, kultur eta arte zentroetan nahiz kalean, plazetan eta bestelako toki publikoetan opera ikusi ahal izateko.
Emanaldia bereizmen handian izango da eta Internet bidez jaso ahalko da. Opera eman ahal izateko, gutxienez 20Mpko banda zabala behar da (ahal dela zuntz optiko bidezkoa) eta bereizmen handiko bideoak erreproduzitzeko ahalmen nahikoa duen ordenagailua.
Argibide gehiago:
https://www.teatroreal.es/es/espectaculo/sumate-semana-opera-del-teatro-real