2026ko apirilak 20

Erabilgarri dago Lizitazio Elektronikorako Plataforma berria

PLENA 2.0 plataformak administrazio eraginkorragoa eta kudeaketa seguruagoa eta gardenagoa ahalbidetzeko berrikuntzak ditu.

Foto noticia

Nafarroako Gobernuak Lizitazio Elektronikorako Plataformaren bertsio berri bat abian jarri du apirilaren 20tik aurrera. PLENA 2.0 kontratazio espedienteen izapidetzea hobetzeko diseinaturiko bertsio berria da, eta administrazio eraginkorragoa eta kudeaketa seguruago eta gardenagoa ahalbidetzeko berrikuntzak dakartza.

PLENA berriak esperientzia arinagoa eskaintzen du berritutako eta sinplifikaturiko interfaze bati esker, funtzionalitate berriak ditu eguneroko lana errazteko eta izapidetze sistema argiagoa eta ordenatuagoa du.

Plataforma berria aurreko bertsioan antzemandako beharrak kontuan harturik garatu da. PLENAren bertsio berri horrek zenbait berrikuntza dituenez, Gobernuaren gomendioa da Ikasgela Birtualean eskuragarri dauden tutoretza-bideoak eta gida osagarriak kontsultatzea plataforma eraginkortasun handiagoaz erabili ahal izateko.

TRANTSIZIOA ETA BIZIKIDETZA gida ikusi

TUTORETZA-BIDEOAK ikusi

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba