Eguneratu egin dute uda honetarako beroaldien kontrako protokoloa
Osasun Publikoaren Institutuak eta NUKFk gomendioak jasotzen dituen dokumentua igorri diete udalei

AEMET Espainiako Meteorologia Agentziaren iragarpenak betetzen badira, uda hau azken 30 urteetako beroenetakoa izan daiteke.
Osasunari dagokionez egoerari aurre egiteko eta jarduketak koordinatzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua iragan ekainaren 5ean bildu zen inplikaturiko eragile nagusiekin Gehiegizko Tenperaturak Osasunean dituen Ondorioak Prebenitzeko Nafarroako 2023ko Plana aurkezteko, onesteko eta egingo dituzten jarduerak adosteko.
Toki entitateen ordezkari gisa NUKF egon zen bilkura horretan, Federazioak hartzen baitu kanpainaren inguruko informazio guztia toki entitateei komunikatzeko ardura. Era berean, Federazioa da alertak aktibatzen direnean ere horren inguruko informazioa helarazten diena.
Jakina denez, beroak pertsonen osasunean kalteak eragin ditzake eta, batzuetan, ondorio larriak gainera. Kalte horiek arintzeko, toki entitateek neurri ezberdinak har ditzakete.
Bilkura ondoren, NUKFk udalei, kontzejuei eta mankomunitateei Gehiegizko Tenperaturak Osasunean dituen Ondorioak Prebenitzeko Nafarroako 2023ko Plana igorri zien bai eta kontuan hartu beharreko gomendioak jasotzen dituen dokumentu eguneratua ere. Honako esteketan kontsulta daitezke: