Ebroko Konfederazio Hidrografikoa udalei zuzendu zaie lehorte egoera dela medio, eta NUKFk Nafarroako Gobernuari neurriak aztertzea eskatu dio kalte ekonomikoei aurre egiteko
Federazioaren iritziz Foru Exekutiboa neurriak aztertzen hasi behar da kaltetutako pertsonen eta entitateen kalte ekonomikoak murrizteko
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak idatzi bat igorri zien apirilaren 19an iruñerriko zenbait udali ur eskasia ikusita haien hornidura-egoera balora dezaten gomendatuz.
Proposamenak Konfederazioak egindako egoeraren azterketetan du oinarri, horietan ur eskasiaren okertze progresiboa islatzen baita. Hori dela eta, Konfederazioaren iritziz ezinbestekoa da toki administrazioak estrategiak abiatzen hastea, zenbait eremutan zaila izaten ahal den uda bati aurre egite aldera. Hornidura sistema batzuek neurriak aplikatzen hasi dira dagoeneko.
Ebroko Konfederazioak uste du udal bakoitza dela bere egoera, etorkizunera begirako aurreikuspenak eta hartu beharreko neurriak hobekien ezagutzen dituena eta neurriak goiz hartzeko gomendatzen du.
Neurrien artean aipatzen ditu, besteak beste, herritarrak sentiberatzea ura arduraz erabiltzeko, edateko ura eta udal horniduraren menpeko bestelako ura aurrezteko eta, kasua bada, ur-murrizketak ezartzea zail aurreikusten den urte honetan hornidura bermatu ahal izateko.
NUKFk neurriak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak berriz, Toki Araubideko Foru Batzordean neurriak aztertzen hasteko eskatu zion Nafarroako Gobernuari ur eskasiak jarraituz gero pertsonek eta entitateek jasan ditzaketen kalteei aurre egin ahal izateko.