2025eko apirilak 21
Dolu ofiziala Frantzisko aita santuaren heriotza dela eta
Apirilaren 22, 23 eta 24an

Espainiako Gobernuak hiru eguneko dolu ofiziala ezarri du Frantzisko aita santuaren heriotza dela eta. Hala adierazi du Félix Bolaños lehendakaritzako ministroak prentsaurrekoan eta erabakia apirilaren 22ko EAOan argitaratu da.
Dolu ofiziala dela medio, banderak haga erdian jarriko dira erakunde publiko guztietan, toki-erakundeetan barne, apirilaren 22ko 0:00etatik hilaren 24ko 24:00ak bitartean.