2024ko urriak 31
Dolu ofiziala DANAk kalteturiko pertsonei eta komunitateei elkartasuna adierazteko
Eraikin publikoetako bandera ofizialak haga erdian jarriko dira datorren asteleheneko 12:00ak bitarte
Pedro Sánchez Gobernuko lehendakariak hiru eguneko dolu-aldia ezarri du herrialde osoan 2024ko urriaren 31ko 12:00etatik 2024ko azaroaren 2ko 24:00ak arte, 2024ko urriaren 29an eta 30ean izandako uholdeetan hildako eta desagertutakoen familien eta hurbilekoen doluminarekin bat egiteko.
Antzeko erabakia hartu du María Chivite Nafarroako lehendakariak.
FEMPek, bestalde, udalei dei egin die gaur 12:00etan minutu bateko isilunea egin dezaten.