Zabalik da Udal Platea programaren laguntza deialdia
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) deialdi berria onetsi du Erakundearen zerbitzu juridikorako zuzenbideko lizentziadun edo gradudun bat aldi baterako eta lan-araubidean kontratatzeko, aurretik egindako prozesua bete gabe gelditu baitzen.
Lanpostuaren egitekoen artean daude toki-erakundeei aholkularitza juridikoa ematea, txostenak idaztea eta arau arloko eta udal antolakuntzarekin zerikusia duten aferetan laguntza ematea.
Interesdunek 2026ko otsailaren 20ko 14:00ak arte dute epea parte-hartzeko eskaera aurkezteko bai NUKFko egoitzan (Tutera kalea 20, 3. solairua, 31003 Iruña) astelehenetik ostiralera (9:00etatik 14:00etara), bai posta arruntaz bai eta egoitza elektronikoaren bidez ere.
Aurreikuspenen arabera, probak 2026ko apirilaren amaieran egingo dira. Data zehatza NUKFren webgunean argitaratuko da behin eskaerak aurkezteko epea amaituta.
Prozesuaren oinarriak eta eskaera eredua ondorengo estekan kontsultatu eta deskargatu daitezke: (DEIALDIAREN OINARRIAK)
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera
Toki-erakundeek maiatzaren 21era arte dute I. modalitatean 16.000 euro arteko laguntzak eta II. modalitatean 5.000 euro artekoak eskatzeko
Nafarroako Garapen Lankidetzako Toki Funtsak urteko deialdiko bederatzi ekimen, Saharako errefuxiatuentzako proiektu bat eta Medicus Mundiren hiru urteko proiektua finantzatuko ditu