2024ko azaroak 4

DANAk kalteturiko udalerrientzako laguntza

Foto noticia

Azken egun hauetan, NUKFk toki-erakundeen kontsulta ugari jaso du DANAk kalteturiko udalerriei eta pertsonei laguntza bidaltzearekin lotuta.

NUKF zenbait erakunderekin lankidetzan ari da toki-erakundeek eskaintzen ahal duten laguntza modu eraginkorrean bideratu ahal izateko.

Une honetan, honakoa baiezta daiteke dauden beharren inguruan:

  • Premia-premiazko produktuak. Valentziako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FVMPk) adierazi duenez, une honetan ez dute produktu horiek biltegiratzeko eta banatzeko gaitasunik. Beraz, egokiena litzateke mota horretako produktuak biltegiratzea eta sailkatzea bidalketak berriro abiatzen diren arte.
  • Makinak eta langile espezializatuak. Makinak edo langile espezializatuak dituzten udalek laguntza mota hori bidaltzeko aukera badute, FVMPrekin harremanetan jar daitezke honako helbide honen bidez: danaayuda@fvmp.org
  • Ekarpen ekonomikoak. Kalteturiko eremuan lanean ari diren erakundeei zuzenduriko ekarpen ekonomikoak lehentasuna dira orain. Horregatik, NUKFk kontu korronte zenbaki bat jarri du eskuragarri Nafarroako toki-erakundeen ekarpena bideratzeko. Kontu zenbakia, Federazioaren izenean dagoena, honakoa da: ES73 2100 5340 5021 0008 8370 (Caixabank).  Udalek eta kontzejuek kontu zenbaki horretan sartzen dituzten funtsak adieraziko diguten erakundeari helaraziko zaizkio eta sorturiko kalteak konpontzeko eta eremua berriro ere eraikitzeko erabiliko dira soilik.

Berritasunak dauden heinean, honako informazio hau eguneratu egingo dugu.

Volver arriba