2024ko apirilak 16

Beren despopulazioaren aurka lan egin nahi duten 10 herriren bila ari dira

Foto noticia

Emplea fundazioak Pueblos VIVID Herriak ekimena abian jarri du, Nafarroako herrietan landa berrikuntzako ekimenak sustatu asmo duena zenbait gizarte eta ekonomia eragilerekin eta unibertsitaterekin elkarlanean. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren babesa du.

San Martin Unxen mahastiak eta ardoa lerro nagusi gisa edukita jarduera ezberdinen bidez egiten ari diren esperientziaren ondoren, Emplea fundazioak hiru urteko proiektu bat proposatu du, Foru Exekutiboak egindako zerrendan “despopulazio arriskuan” izendaturiko “maila zaurgarria” eta “muturreko arrisku maila” bitartean sailkaturiko 5.000 biztanletik beherako 10 udalerritan. Udalerri horietako kontzejuek ere ekimenarekin bat egin dezakete.

Egun, fundazioa proiektuan interesa izan dezaketen 10 entitateren bila dabil. Deialdia egina du dagoeneko, eta datozen egunetan Nafarroako eremu ezberdinetan bilerak deituko ditu interesa izan dezaketenei proiektua azaltzeko. Informazio zehatza honako web-orri honetan bildu dute:

https://pueblos.vividrural.com/

 

Argazki oina

San Martin Unx zenbait proiektu ditu esku artean, orain eskainiko duten ekimenaren antzeko baten barruan.

 

Volver arriba