2025eko maiatzak 29

Behin-behinekotasuna murrizteko foru lege berriak toki erakundeei ere eragingo die

Borondatezko eszedentzia eskatu ahal izateko baldintza izanen da gutxienez bi urtez egotea lortutako lanpostuan, eta neurriak hartuko dira antzinatasunaren pisua murrizteko eta prozedurak errazteko

Foto noticia

Parlamentuaren Osoko Bilkurak onartu du Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko neurriak onartzen dituen Foru Legea. Azkenik, eta Legebiltzarreko eztabaidan egindako zuzenketa baten ondoren, araudi berriak toki-erakundeei ere eragingo die, borondatezko eszedentzia eskatu aurretik lortutako lanpostuan gutxienez bi urtez egoteari dagokionez.

Maiatzaren 7ko 1/2025 Foru Dekretua baliozkotzearen ondorioz Ganberak emandako aginduaren emaitza den Foru Legearen helburua da beharrezkoak diren xedapenak ezartzea administrazio-prozedurak bizkortzeko, antzinatasun txikiagoa duten pertsonei postu bat eskuratzea errazteko, betetzen zailak diren lanpostuak egiaz betetzen direla sustatzeko eta borondatezko eszedentzia eskatu ahal izateko baldintza gisa ezartzeko gutxienez bi urtez egotea lortutako lanpostuan; hala, aldi baterako lanaren tasa txikiagotu nahi da % 8an edo hortik behera kokatu arte administrazio publiko guztien baitan, horixe baitzen 2022ko ekainean onetsitako 19/2022 Foru Legearen helburua.

Borondatezko eszedentzien araubideari dagokionez, zenbait aldaketa egin dira. Alde batetik, sarrerako hautapen prozedura batean parte hartu duten pertsonek bi urtez gutxienez egon beharko dute lortutako plazan borondatezko eszedentzia eskatu ahal izan aurretik. Aldaketa hori foru lege-dekretua indarrean sartu eta bi urterako da, eta, hala, bermatuko da benetan lan eginen dela parte hartu den hautapen prozeduran eskuratutako plazan, gutxienez aldi batez, plaza hori berriro bete aurretik.

Era berean, beste administrazio publiko batean zerbitzuak egiteko borondatezko eszedentziaren kasuan, lanpostuan bi urtez egoteko beharraz gain, eszedentzia ematea kasu honetara mugatzen da: xedeko administrazioan egin beharreko zerbitzuak finkoak izatea. Aurreikuspen hau Nafarroako Toki Entitateetara hedatzen da, PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik aurkeztutako zuzenketa bat onartu eta gero. UPN, PPN, Talde Mistoa eta atxiki gabea aurka agertu dira, eta Contigo-Zurekin abstenitu egin da.

Horretaz gain, egoera horretatik lanera itzultzeari dagokionez, egun jakin batean sartzea aurreikusten da, aurrekontu-zuzkidura duen eta hautapen prozesu batean sartuta ez dagoen plaza huts bat dagoenean.

Sartzeko hautapen prozesuei eta lekualdatze-lehiaketei dagokienez, administrazio bideak errazteko neurriak hartzen dira, kontuan hartu baitira izapidetze elektronikoaren hedapena eta eraginkortasunak, prozedura horiek arintzeko beharra eta egonkortze prozesuetatik lortutako esperientzia. Gauzatzeke daude LEPetan -2022, 2023, 2024 eta 2025eko LEP partziala- sartutako lanpostuak behi betikoz betetzeari begira, hautapen-prozesu horien epeak murriztu dira. Halaber, izapide-egintzak Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez argitaratu ordez, web-fitxen bidez argitaratuko dira. Horrek aukera ematen du aldi baterako langileek betetako plaza hutsak betetzeko prozedurak arintzeko.

Xehetasun guztiak ondoko estekan irakurri daitezke:

BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO FORU LEGEA

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba