2024ko ekainak 14

Batzorde Betearazleak zenbait hitzarmen onetsi ditu eraikuntzako eta meatzaritzako hondakinen ekonomia zirkularra bultzatzeko eta gobernu irekia eta herritarren parte-hartzea sustatzeko

Federazioaren 2023ko kontuen berri ere jaso zuen Batzordeak; erakundeak 56.000 euroko superabita izan zuen.

Foto noticia

NUKFren Batzorde Betearazleak eraikuntzako eta meatzaritzako hondakinen inguruko eta gobernu irekiaren, herritarren parte-hartzearen eta boluntariotzaren alorreko zenbait hitzarmen izenpetzea onetsi zuen ekainaren 11n.

 

Ingurumeneko eta Herri-lanen eta Azpiegituretako zuzendaritza nagusien eta zenbait entitateren arteko lankidetza hitzarmena eraikuntza sektoreko hondakinen ekonomia zirkularra sustatzeko. Batzordeak hitzarmen hori izenpetzea onetsi zuen. Hitzarmenean honakoek ere parte hartzen dute: agregakin birziklatua ekoizteko Nafarroako enpresen elkartea, eraikuntza sektoreko hondakinen kudeaketa sektorearen izenean; eta Nafarroako meatzaritzako enpresen batasuna, meatzaritzako sektorearen izenean. Hitzarmenaren xedea da ekonomia zirkularra sustatzea Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Planak ezartzen dituen helburuak erdiesten ahalegintzeko; zehazki, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen %70 eta induskatutako material naturalen %90 baliaraztea. Federazioak hitzarmena toki entitateen artean zabaltzeko lana hartu du beregain, bai eta entitateei arlo horretan dituzten betebeharrak gogoraraztekoa ere. Gainera, hondakinak pilatzeko eremuak ezartzea ahalbidetzeko udalen eta kontzejuen arteko koordinazio-lana ere beregain hartu du.

 

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin izenpetutako hitzarmena gobernu irekiaren eta boluntariotzaren alorrean elkarlanean aritzeko. Batzorde Betearazleak, halaber, beste hitzarmen hori izenpetzea onetsi zuen. Hitzarmenak toki esparruan gobernu irekiko, herritarren partaidetzako eta boluntariotzako politikak sustatzea du asmo. Horretarako, sinatzaileek hainbat zabalkunde- eta prestakuntza-jarduera eta informazioa eta jardunbide egokiak zabaltzeko jarduerak egingo dituzte bai eta koordinazio-jarduerak ere.

 

Beste gai batzuk

Bilkura berean, Batzordeak Federazioaren kontuen berri izan zuen. Kontuak, ondoren, Batzar Nagusiak onetsi beharko ditu. Federazioak 56.556 euroko superabitarekin itxi zuen ekitaldia. Atalka ikusita, honakoak dira oinarrizko datuak:

 

Gastuak:

Langileria:                            487.666 €

Gastu arruntak:           199.759 €

Transferentziak:                42.679 €

Inbertsio errealak:         201 €

Gastuak guztira:               777.370 €

 

Diru-sarrerak:

Kuota arruntak:           292.055 €

Jarduerak eta zerbitzuak: 12 €

Dirulaguntzak:                  544.860 €

Diru-sarrerak guztira:           836.927 €

 

Emaitza:                   56.556 €

 

Batzordeetako ordezkariak

Azkenik, Batzorde Betearazleak Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluan toki entitateen ordezkari aritzeko honakoak izendatu zituen: Berta Arizkun Burlatako alkatea; Iruñeko Udaleko ordezkari bat; eta Silvia Sesma Etxarri Aranazko oinarrizko osasun eremuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria.

Volver arriba