Batzorde Betearazleak NUKFko ordezkariak izendatu ditu batzorde eta kontseilu sektorialetarako
Batzorde Betearazlearen legealdiko lehenengo saioan egin ohi den moduan, joan den urriaren 31ko bilkuran ordezkariak izendatu zituzten federazioak parte-hartzea duen berrogeita hamar kontseilu eta batzorde sektorial baino gehiagotarako. Kontseilu eta batzorde gehienak Nafarroako Gobernukoak dira. Bilkuran ordezkari gehienak izendatu bazituzten ere, datozen bileretan erabaki beharko duten ordezkaritzaren bat edo beste gelditu zen.
Batzordeen artean, Toki Araubideko Foru Batzordea da aipagarriena, duen garrantzia dela eta. Izan ere, foru eta toki administrazioen arteko topagunea den organoa baita, Nafarroako Gobernuak egiten dituen eta toki entitateen eskumenen esparruan eragina duten arau guztiei txostena egitea xede nagusi duena. Batzorde horretarako honako hauek izendatu zituzten:
- Xabier Alcuaz, NUKFko lehendakaria.
- Ángel Unzué, Agoizko alkatea.
- Antonio Moleón, Arroizko alkatea.
- Tirso Calvo, Ribaforadako alkatea.
- Jon Gondán, Zizur Nagusiko alkatea.
- Cristina Ibarrola, Iruñeko alkatea.
- Manuel Romero, Aranguren Ibarreko alkatea.
- Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea (gonbidatua eta botorik gabe).
0-3 Hezkuntza Zikloa. Nafarroako Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Batzorderako eta batzorde horren barruan sortutako Lantalde Teknikorako ordezkariak. Gai-zerrendako aferen artean, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Batzorderako eta batzorde horren barruan sortutako lantalde teknikorako ordezkariak izendatzea jorratu zuten. Batzordea joan den legealdiaren bukaeran sortu zen 0-3 urtekoen eskolen kudeaketa eredu berria definitzeko. Honakoak izendatu zituzten Batzorde horretako ordezkari: NUKFko lehendakari Xabier Alcuaz, Orkoiengo alkate Alejandro López, Lesakako alkate Ladis Satrustegui eta Federazioko idazkari nagusi Berta Enrique. Lantaldeko ordezkariak ere laster izendatuko dituzte.