2024ko apirilak 25

Azken bi hauteskundeetan hautagai-zerrendarik izan ez duten 9 kontzeju azkentzeko espedienteari hasiera eman dio Nafarroako Gobernuak

Foto noticia

2019an eta 2023an hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zuten bederatzi kontzeju azkentzeko espedientearen hasiera argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialak. Hona hemen kontzejuak: Narbarte (Bertizarana), Antxoritz (Esteribar), Azantza (Goñi), Igari (Gorza), Iturgoien (Gesalatz), Ardatz (Itzagaondoa), Nabaskoze (Nabaskoze), Olaitz (Olaibar) eta Bearin (Deierri).

Gogoan izango denez, 2019ko Toki Administrazioaren Foru Legearen berrantolaketaren ondoren, kontzejuak azkentzeko beste egoera bat ezarri zen eta horren arabera kontzejuak azkendu ahalko dira elkarren segidako bi hauteskundetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denean.

Hortaz, oraingoa da egoera hori ematen ahal zen lehenengo aldia araua aldatu zenetik bi hauteskunde prozesu egon baitira.

Berritasun horrek ez du kontuan hartzen ordea, kontzejuaren biztanle kopurua eta, beraz, autogobernurako duen gaitasuna. Horrela, orain desagertu ahalko liratekeen kontzejuen artean Narbarte dago, adibidez, 300 biztanle baino gehiagorekin eta Bearin 203 biztanlerekin edota Nabaskoze 80 biztanlerekin. Parlamentuak legearen berrantolaketa arte kontzejuak azkentzeko egoeretako bat kendu zuen. Horren arabera, hiru urtez jarraian 16 biztanle edo hiru familia gutxienez ez zituzten kontzejuak azkendu egiten ziren.

Volver arriba