226 udalerrik bat egin dute jada Alkateen Itunarekin Nafarroan
Azken bost urteetan, milako bat jarduketa egin dituzte toki-erakundeek klima aldaketari egokitzeko, 52 milioitik gorako inbertsioa eginez horretarako

Ribaforadak hartu du Ayuntalia Nafarroako udal eta udalerrientzako zerbitzuen azokaren II. edizioa, irailaren 18tik 20ra. Azoka Foru Komunitatean toki-erakundeentzako irtenbideetan espezializaturiko topaketa bakar gisa errotu da.
Ekitaldian, 30 enpresa parte-hartzaile ingururen erakustokiak egon dira ikusgai eta udal kudeaketa hobetzeko zerbitzuak eta produktuak eskaini dituzte. Kanpoaldean berriz, zenbait erakustaldi praktiko egon dira; besteak beste, ura pilatzeko sistemak, grafitiak garbitzea, dron-hegaldiak, hiri-drainatze jasangarria edo dekorazio handiko eraikinen birgaitzea ikusi ahal izan dira.
Merkataritza-erakusketarekin batera, egitarauak mahai-inguruak eta eztabaidak barne hartu ditu eta 40 hizlarik baino gehiagok parte-hartu dute udalgintzarako funtsezkoak diren gaiak jorratzeko; hala nola, jasangarritasuna udaletan; digitalizazioa eta administrazio adimenduna; etxebizitza, hirigintza eta lurraldearen antolaketa; gazteria, prestakuntza, talentua erakartzea eta enplegua; eta turismoa, kultura eta tokiko nortasuna.
Bigarren edizio horrekin, Ayuntalia azokak erreferentziazko gune profesional gisa lortutako tokia sendotu du, bertan udalek eta enpresek ezagutzak trukatzeko, berrikuntzak ezagutzeko, harreman estrategikoak sortzeko eta Nafarroako udal zerbitzuak hobetzea sustatzeko abagunea baitute.
Irudian, Ribaforadako alkate eta NUKFko Batzorde Betearazleko kide Tirso Calvo, Ayuntaliako stand batean.
Azken bost urteetan, milako bat jarduketa egin dituzte toki-erakundeek klima aldaketari egokitzeko, 52 milioitik gorako inbertsioa eginez horretarako
Federazioak toki sektorearen finantza egonkortasuna balioetsi du eta 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko aurreproiektuaren aldeko txostena eman du Toki Araubideko Foru Batzordean
Jarduerak urriaren 20a eta 26a bitartean egingo dira eta helburu izango dute sentsibilizazioaren, dibulgazioaren, ezagutzaren eta interpelazio sozialaren arloetan larrialdi klimatikoari batera erantzutea