2025eko maiatzak 15

Aurten Foru Komunitatean izango den “Oporrak bakean” programaren estatuko topaketa aurkeztu dio Nafarroako Saharar Ordezkariak NUKFko lehendakariari

NUKFk udaro laguntzen du Foru Komunitatera datozen haurren programarekin

Foto noticia

Iruñean irailaren 26an eta 27an “Oporrak bakean” programaren inguruan egingo duten estatuko topaketak izango duen egitarauaren berri eman zion maiatzaren 14an Nafarroako saharar ordezkari Hamdi Mansurrek NUKFko lehendakari Xabier Alcuazi. Ordezkariarekin batera Mohamed Gailani ordezkariordea ere izan zen bilkuran. Topaketa urtero estatuan izaten den hitzordua da eta, bertan, programa sustatzen duten erakundeek eta erkidegoetako saharar ordezkaritzek programaren inguruko esperientziak eta proposamenak trukatzen dituzte.

“Oporrak bakean” udako programari esker, ehundaka haur saharar estatuko erkidegoetako familiekin aste batzuk igarotzen dituzte, Saharako klima baldintzak muturrekoak diren epealdian. Nafarroaren kasuan, ANAS GGKEa da ekimena antolatzen duena.

NUKFk aldiz, bidaiaren kostuen zati bat finantzatzen du, Nafarroako saharar ordezkaritzarekin duen lankidetza hitzarmenaren barruan.

Argazki oina

Ezkerretik hasita, Mohamed Gailani, saharar ordezkariordea; Hamdi Mansur ordezkaria; eta Xabier Alcuaz NUKFko lehendakaria.

Volver arriba